Iragaz ISB 64 – Inter Intxaurrondo K.E. 36

img

Bi garaipen lortu ditugu asteburuan jokatutako bi partiduetan.

Bi partidu jokatu ditugu asteburuan, ostiralean Lezon 17 - 88 irabazi ostean, igandean gure atzetik jarraian dabilen taldearen aurka jokatu genuen.

Gora beheraz betetako partidua izan arren, alde positibo gehiago ikusi nizkion taldeari alde negatiboak baino. Aurreneko laurdena, denboraldian jokatu dugun laurdenik onena izan zen, benetan "espektakular" jokatu genuen. Bigarrenean gutxi asmatu, hirugarren laurdena eskasena eta laugarrengoan hobetzen joan ginen.


1. LAURDENA
Sarreran esan dudan bezala, izugarrizko laurden ona jokatu genuen. Taldea oso entxufatuta irten zen partidura eta nahiko presio ona eginez baloi mordo bat harrapatu genizkien eta bikain bukatu. Eraso estatikoan ere oso ondo baloia mugituaz bide ederrak aurkitzen genituen barnekaldi bikainak eginez. Atzekaldean izan genituen laurden honetako arazotxo bakarrak. Presioa hobeto zehaztu behar dugu bestela bakar bakarrik iristen zaizkigu gure saskira. Talde guztiari zorionak emateko moduko laurdena jokatu genuen. Partziala (32-9).

2. LAURDENA
Joko aldetik, nahiko laurden ona izan zen baina sakiratze lortze aldetik, oso txarra. Laurdena oso ondo hasi genuen, baloia ondo mugituaz, aurreneko jokaldia Sara Ibarzabalen hiruko saskiratze batekin bukatu genuen, baina hortik aurrera ez genuen saskiratzeak sartzen asmatu. Baloia nahiko ondo mugitu genuen eta jaurtiketa gehienak ondo botatakoak, baina aurreneko laurdenenan denak sartzen ziren bitartean, laurden honetan, kanpoko bidea hartzen zuten. Atzekaldean berriz gora behera batzuekin. Presioa hobeto zehaztu behar dugu eta atzera korrika aurrera baino azkarrago egin behar dugu eta hori atzo ez zen horrela gertatu. Partziala (6-11).

3. LAURDENA
Laurdenik eskasena dudarik gabe. Nahiz eta bigarrengo laurdenean baino puntu gehiago sartu, joko sentsazioa eskasagoa izan zen. Arazo dexente izan genuen beraien defentsako lana hausteko eta ideiak ez genituen oso garbi izan. Atzekaldean berdintsu eta errebotera joateko gogo gutxitxorekin. Partziala (12-10).

4. LAURDENA
Laurdena flojo xamar hastetik, ondo amaitzera iritsi ginen. Gehiago asmatu genuen beraien saskian eta hobeto defendatu gure saskia, errebotean askoz gehiago lagunduaz barruko jokalariei. Partziala (14 – 6).


Datorren asteburuan ere bi partidu jokatuko ditugu baina denboraldiko partidua, igandean arratsaldeko 4etan Donostiako Paco Yoldi kiroldegian jokatuko duguna da. Bertan taldeko liderraren aurka Bera Bera Manteo taldearen aurka jokatuko dugu eta zazpi puntuko abantailagatik irabazi beharra dugu aurrena gelditzeko eta horrela igoera fasea jokatzeko.

Ea aste honetan ondo ondo entrenatzen dugun eta igandean partidu polita jokatuz, helburua lortzen dugun.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 32 – 9
Atsedenaldian: 38 – 20
Hirugarren laurdenean: 50 – 30
Amaieran: 64 – 36


Saskiratzaileak:
M. LOIOLA (17), M. ALBIZURI (3), ALAIA (0), JONE (0), ANE (4), EIDER (8), MAITE (2), S. ZABALETA (11), NEREA (6), S. IBARZABAL (10), AINHOA (0) eta MAIALEN (0).