Dekoramik ISB 38 - 49 Comercial Zabala ISB

Garaipen garrantzitsua, taldearen inguruan sortuak ziren edo nituen dudak pixkat argitzeko balio izan duena.

20-80 galdu genuen partidiloa eta gero, gogo handia nuen berriro beraien aurka jolasteko, beraien joku azkarrak min handia egin baidiezaioke edozein talderi. Jokalariak ere apur bat beldurturik ziren eman ziguten errepasoa zela eta, errespetu hori talde guztien aurka izango bagenu talde honek beste itxura bat izango zukeen. Partidue oso parekatua izan da hasera haseratik 3. laurdenean markagailuan aldegitea lortu dugun arte. Arazo handi bat dugu errebotean, defentsan ongi moldatu gara baina baloia hartzen ez badugu alferrik ari gara, 2. aukera gehiegi eman dizkiegu eta hori altuerari dagokionez, altuagoak ginela kontuan izan da. Oraingoan huts egin dute 2. aukera askotan baina azkar konpondu behar dugu arazo hori, egiten ditugun defentsa onei probetxua atera behar baitiogu.

1go Laurdena:
Saskiraketak ia txandaka izan dira, oso parekatua izan da laurden hau, atzean lo ginen askotan, eta erasoan jaurtiketa onak egin ditugu baina ez dira sartu. 9-11.

2. laurdena:
Lehen laurdenaren antzekoa, atzean apur bat esnatu gara behintzat. Erasoko errebotean min handia egin digute laurden honetan, beste laurden guztietan bezela, gustora jakingo nuke partidu guztian zenbat erasoko errebote hartu dituzten… Lehen esan bezala 2. aukera gehiegi. 20-22

3. laurdena:
Partidua apurtzera irten gara eta bai lortu ere. Horrenbeste haserraldi ekartzen dizkidan presioa hasi da bere fruituak ematen, 7-20ko partziala sartu diegu.

4.laurdena:
Galdu dugun laurden bakarra. Beraiek partidua galduta ikusi dute, presionatzen hasi dira, eta asko konplikatu gara 6-0eko partzial batekin, hala ere markagailuari eustea lortu dugu, erasoan beraien hutsei esker gehien bat. 38-49.

4 gauza azpimarratu nahi nituzke, 2 negatibo eta 2 positibo. Faltak, laguntzak beti berandu, mugimendu motxetan motelegiak gara oraindik eta konzentrazioa aldetik arazo handi bat dugu. Erreboteak, ezin ditugu horrenbeste 2. aukera eman txapeldun geratu nahi badugu. Positiboei dagokienez, atzean konzentratuta gaudenean dugun intentsitate eta errotazioak aipatu, denbora zen atzean ain ongi ulertu ez garela., eta presioan bakoitzak egin behar duena garbi duenean egiten dugun lan bikaina.

Hurrengo astean Orio, helburua intentsitate berdina izatea eta lehengo bi arazotxotan hobekuntza bat nabaritzea.