Kirol Aukera ISB 49 - La Salle Zarautz 43

img

Partidu txukun baten ostean etorri da bigarrengo faseko lehen garaipena.

Uria hilabete bat baiño gehiago geldik egon ostean maila oso onean jardun zuelako. Laurden onen azken lau minutuetan 10 – 0 ko partzial bati ezker 39 -30 amaitu zen laurdena.

Azken laurdena, bigarren laurdeneko akats berdinekin hasi genuen, errebotea itxi gabe eta bigarren aukera asko emanez eta hori gutxi balitz baloi errazak galduz eta aurkariari 1x0 ko saskiratzeak emanez. Horrela beraiek bi puntura hurbiltzea lortu zuten(42 - 40) baina partida amaitzeko hiru minuturen faltan 7 - 0 ko partziala egin eta garaipenak ez zigun ihes egin.(49 – 43).

Saskiratzaileak: Ibarguren(10), Amubieta(18), Domingez(8), Egiguren(4), Azpitarte(4), Uria(8).
Jaurtiketa libreak: 4/10 %40. Hobetu beharrekoa.

Taldeak momentu batzuetan eman duen itxura on horri jarraipena eman behar dio eta bereziki 40 minutuetan kontzentrazio eta intentsitate altua mantendu beharra dauka partiduak irabazteko aukerak izan nahi baditu. Horretarako orain arte bezala gogor entrenatzen jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen.