Comercial Zabala ISB 74 - 33 Orioko Ikastola

img

Derbiaren zain… 20 minutu oso onak.

Aste honetan nahiko zailtasun izan dugu entrenatzeko, batzuen lesioak eta bestearen kalenturak zirela eta astelehenean 7, asteartean 8… eta partiduan ere “8”. Aste honetan ere badirudi arazoak izango ditugula, batzuk eskiatzera baitoaz eta Maitek horkatiletako arazoekin jarraitzen baitu, 2 partidu oso garrantzitsu ditugu jarraian eta ez da egoerarik onena, baina hauxe da dagoena. Partiduari dagokionez 2 zati bezala izan zituen, 1 eta 3. laurdenak, eta bestetik 2 eta 4.na. Lehen bietan lan oso ona egin genuen, presioan baloi mordoa lapurtuz, atzean sendo, 2. aukera gutxi emanez eta laguntzak azkar eginez. Beste bietan aldiz falta gehiegi saski azpian, erreboteak beraienak eta presiorik ez zegoen.

1.laurdena:
Niretzat denboraldiko laurdenik onena. Erasoan aste hauetan landutakoa egiten, atzean berain jende altuari erasoko erreboterik hartzen utzi gabe… Asko guztatu zait, eta hori laurden osoa 4 jokalarirekin jolastu genuela kontuan izan da, Maitek oinez jolastu baitzituen 10 minutuak horkatiletan duen arazoa dela eta. 28-4.

2.laurdena:
4-11 galdu genuen. 4 falta egin genituen laurden honetan eta 4etan jaurtiketa libreko marrara bidaliz, 4 faltak saski azpian. Laura entzun soilik ez, entzundakoa egiten saiatu behar da. Erasoan ideia garbirik gabe, zertara jolasten dugun badakigu ez? Ba dakiguna egin beharko dugu… 32-15.

3.laurdena:
Lehenengoaren antzekoa, erasoan dakiguna eginez, presioan berriro lan ona, eta atzean errebotea ongi zainduz. 58-21. (26-6)

4.laurdena:
Berriro faltak agertu ziren languntzetan, errebotean relajatu egin ginen, eta atzeranzko balantzean lo, horren adibide azken 4 minutuetan izan zituzten 2x1eko 6 jokaldiak. 74-33. (16-12)

3 jokalari aipatu, Aitziber, Maria eta Elena Z. Aitziber denboraldi bikaina egiten ari da, lehengo urtea bikain amaitu zuen eta aurtengo denboraldian bide beretik jarraitzen du, partidu honetako 24p-ak horren adibide. Mariari dagokionez gehiago garen partiduetan 10p-tik gora sartzen ditu, orain partidu parekatuetan ere agertzeko eskatzen diot, aurten gorakada nabarmena eman du. Elena Zubizarretak berriz bere partidurik borobilena jolastu zuen 16p-rekin. Badirudi aurreko astean egindako entrenamenduak zerbaitetarako balio zutela, hala ere errebotean gehiago borrokatu beharra dauka.

Hurrengo astean beste derbia Ipar Proiekt ISB-ren aurka, 2 itzuliko liga den arren garaipena garrantzitsua litzateke lehen postuan bakarrik gelditzeko, beraiekin berdinduta baigaude 6 punturekin. Atzean partidu oso ona egin beharko dugu, 2. aukera gutxi eman eta laguntzak azkarrago eginez. 3 aldiz irabazi diegu, eta 4.naren bila joango gara.

9:30etan Azpeitiko kiroldegian, ea Decoramik ISB-ren aurkako derbian bezala jende ugari gerturatzen den.