Ipar Project ISB 55 - 49 Comercial Zabala ISB

img

Urte eta erdian talde honen lehen porrota.

Maiteren baja garrantzitsua izan genuen, ea zer duen argitu eta lehen bailehen berriro jolasten dugun, bere beharra baitu talde honek. Azken 2 aste hauetan gehienez 8 jokalari izan ditugu entrenamentu bakoitzean, alebinak ekartzen hasi beharko dut... Azken partiduetan genuen huts handietako batean ongi moldatu ginen, errebotean, atzean nahiko sendo, baina presioan erraztazun gehiegi emanez. Presioa oso erraz apurtzen zuten gure jokalari asko beti berandu heltzen zirelako, eta alferrik da 3k korrika egitea beste bi beti atzetik ibiltzen badira. Presionatu behar badugu 5ok egin behar dugu, kontraerasoa gelditzen genuenean defentsa ona izan zen, aldaketa askorekin, 2x1eko defentsa asko… eta horrekin gelditu behar dugu.

1.laurdena:
Laurdenik onena, eta hori niretzat jokatu genituen laurdenetan 5eko ahulena laurden honetan atera nuela. Zonakako defentsa bikain apurtu genuen, abiadura apur bat falta izan zitzaigun kontraerasoan ateratzean baina baloia bikain mugitu genuen erasoan, eta presioan zailtasunak jarriz, baina baloia berreskuratu gabe.

2.laurdena:
Jokalariei esan nien, hau zen partidua apurtu behar genuen laurdena, baina alderantziz izan zen, galtzen genituen baloiak saskiratze edo faltan amaitzen ziren eta 8-0ko partziala. Hutsarte baten ondoren hasi ginen 10. minututik egiten hasi behar genuena egiten, 2-10eko partziala, laurdena 28-26 amaitzeko.

3.laurdena:
Erasoan oso itxita zeuden, aukera eta ideia garbirik ez, hurratsak bata bestearen atzetik… desastre haundi zamarra, eta presioan egin nahi genuena egin ezinik, Marenek baloia ez hartzea. 41-39.

4.laurdena:
3 puntura jarri ginen lehen 2 minutuetan baina ihes egin ziguten ondoren 10 puntura. Amaieran 6 puntu behera. 55-49.

Garaipen argia izan zen Ipar Projektena, niretzat partidua 2. laurdeneko 8-0eko partzialean egon zen, baina uneoro gu baino gehiago izan ziren lehen laurdena eta 2. laurdeneko 2-10eko partziala kenduta. Atzeranzko balantzean hutsune handi bat dugu, sartu zizkiguten 55 puntuetatik erdiak (gehiago nire ustez) kontraerasoan sartu zituzten. Atzean nire ustez talderik sendoena gara, baina transizioetan asko dugu hobetzeko, bai erasoan, eta batik bat defentsakoan. Lanean jarraituko dugu eta hurrengo itzulian 6 baino gehiagorengatik irabaztera!!!

Aste honetan Easo, ea Maite jolasteko moduan den eta 2. postua mantentzen dugun.