Comercial Zabala ISB 59 - 33 Easo Tximista 96

img

Garaipen oso garrantzitsua, porrot batek lehen postuari ia agur esatea ekarriko baitzuen.

Lehengo asteko porrotaren ondoren garaipena behar genuen lehen postuan amaitu nahi badugu, faboritoen artean dagoen taldea baita Easo. Honek lehen postua oso beltz jarriko zigukeen, baina garaipen honekin gure esku dugu lehen postua, partidu guztiak irabaziz eta Ipar Projekt ISBri 6 puntu baino gehiagoz irabazita. 3 aste badira 11 jokalari izan taldean eta 10 ere osatzen ez garela, ea jendea osatzen den, bada garaia eta. Maiteren zalantza zegoen partiduaren aurretik, niretzat deskartatu zegoen, baina ez zuen minik sentitu eta ia 3 laurden jokatu ahal izan zituen, ea pixkanaka entrenamenduetan sartzen asten den eta berriro %100ean dugun.

1 laurdena:
Galdu genuen laurden bakarra, Ane Martinez eta Egileorrek min handia egin ziguten, bigarren honek erasoko errebotearen ondoren 4p-rekin eta lehenak bere barnekaldiekin. Erasoan Elena M-ren jaurtiketak eta Naroaren barnekaldie esker 5 puntu atzetik amaitu genuen. 14 puntu jaso genituen laurden honetan, partidu guztian 33, dena esaten du horrek. 9-14

2.lurdena:
7-1eko partzialarekin aurretik jarri ginen, Aitziberrek Porrasekin zuen abantaila aprobetxatuz. Ondoren aldaketa bat egin zuten defentsan eta Maite agertu zen bere barnekaldiekin aldea handitzeko. 14 puntu sartzetik 7ra jaitxi ziren, berriro 4p erasoko errebotearen ondoren, Porrasek laurden honetan Egileorri “erreleboa” emanez. 24-21

3. laurdena:
Apurtzera irten ginen, partidua berdindu zuten, baina berriro presioan lapurtutako baloiez eta atzeko lan ona aprobetxatuz 11-1eko partziala eta partida gure aldera jartzea lortu genuen. 42-31

4.laurdena:
Partidua egundoko partzial batekin borobildu genuen, 17-2. Atzean oso ongi, aldaketa asko, ia hiruko marra barruan ezin ziren sartu. Nola sartu zituzten 2 puntuak? Ez da zaila asmatzea. 59-33


Lehen laurdena kenduta gustora nago taldeak eman zuen mailarekin, harritu egin ninduen azkenaldian gutxi eta gutxik entrenatu baitugu. Atzean lan oso ona baina 3 “arazo”, oso garrantzitsuak direnak. Aldaketak egin behar baditugu bai blockeo edo bai defentsan, gogorragoak izan behar dute. Errebotean azkenaldian oso ongi ari gara, partidu honetan ere bai, ASKOZ handiagoak ziren eta ez dizkiegu 2. aukera asko eman, hori bai hauek ez zuten hutsegiten emandakoetan. Eta azkena presioan, asko kostatzen zaigu bakoitzak berea hartzea, eta askotan aurretik jartzen gara, eta ondoren pase luze batez presioa apurtzen digute. Ea orain ditugun partiduetan konpontzen ditugun, edo konpontzeko bidean jarri behintzat.

Zorionak taldeari, mahi gainean golpe bat eman dugula uste dut, gu ere hemen gaudela esanez. Easo baino askoz gehiago izan gara, orain beste taldeei erakutsi behar diegu gauza bera.