Iragaz ISB 63 - Eskoriatza K.E. 20

img

Bigarren fasea, garaipenarekin hasi dugu.

Bigarren fasearen hasera, orokorrean ondo hasi dugu. Ez genituen aurkariak ezagutzen eta kantxan ikusitakoan, gure neskak pixkabat beldurtu ziren. Hoiek ditun neska galantak. Oso talde haundia zen Eskoriatzatik etorritakoa eta gureak berriz beraien ondoan "umeak" ematen zuten.

Beraien altuera ikusirik, garbi ikusi genuen gure betiko jokoa zela aurkariari irabazteko modurik egokiena eta horrela egin genuen. Baloirik gabe, presio gogorra eta baloiarekin abiadura eta kontraeraso azkarrak.

Horrela hasi genuen partidua, konzentraturik eta abiadura haundia sartuaz jokoari. Segituan hasi ginen aldeak ateratzen eta beraiek ez zekiten gure jokoa nola moztu. Hutsarteak eskatu arren, gure abiadura ezin zuten gelditu eta saskiratzeak bat bestearen atzetik lortu genituen. Lehen laurden amaieran, (18-0) adierazten zuen markagailuak.

Ia partiduero jokatzen dugu laurden bat txarra deitzeko modukoa, eta hau bigarrengoa izan zen. Gauza gehienak ez genituen egoki egin eta laurden honetako partziala (9-9) izan zen.

Hirugarrenean, berriro gauzak beri tokian jarri genituen. Bigarren laurdenako akatsak zuzendu eta berriro ere abiadura zuzena sartuaz, neka neka eginda utzi genituen aurkariak, gureak ere nekatuta bukatu arren, (17- 4koa) izan zelarik laurdenako partziala.

Azkena ere ildo beretik joan zen, gure jokalariak dena emanez, beste partzial polita lortu zuten, gauzak egoki eginez eta errebotea ondo borrokatuz. Azken laurdeneko partziala, (19-7koa) izan zen.

Gustora gelditu nintzen, nesken jarrerarekin, juxtu geunden kopuru aldetik eta korrika asko eginez eta errebotean ondo borrokatuz, garaipen nahiko erraza lortu genuen.

Aipamen berezi bat ere nahi dut egin. Sara Ibarzabal ez zegoen animikoki oso egoera onean, baina partiduan oso lan bikaina burutu zuen, batez ere talde lanean.

Ea min hartutako jendea ere errekuperatzen dugun, aurtengo denboraldia "esgizeen" denboraldia dugulako. Maren eta Maialen ditugu enfermerian.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 18 – 0
Atsedenaldian: 27 – 9
Hirugarren laurdenean: 44 – 13
Amaieran: 63 – 20

Saskiratzaileak:
ALAIA (4), MARIA (6), ANE (2), EIDER (20), MAITE (4), S. ZABALETA (6), S. IBARZABAL (13), AINHOA (4) eta MAIALEN (4).

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas