Comercial Zabala ISB 73 - 37 Añorga

img

Partidu errezenetan mailarik eskasena ematen jarraitzen dugu.

Ez gara kapaz partida guztietan partidu estu eta garrantzitsuetan dugun gogo eta intentsitatea izateko. Ez gara kapaz konzentratuta kantxara irtetzeko, 3 atzera jaitxi eta dagoen aurkari bakarra norbaitek hartzeko. Agian 3. geldituko gara, agian lehen postuan, baina partidu batzuetan ematen eta eman dugun itxura txaharra ez dit inork kenduko burutik. Partiduko 24 puntu sartzen dituen talde batek 37 sartu zizkigun, eta aurreko astean Easok (ligako talde indartsuenetakoak) 33. Lehen itzulia saskiraketa gutxien jaso duen taldea bezala amaitu nahi nuen, baina horrela ezin da.

1 laurdena:
12-11. Desastre hutsa, nahi zutena egin zuten, gu berriz nongabiltzan ere aztarranik gabe.

2.laurdena:
Atzean hobeto, 20-4. (32-15)

3.laurdena:
12 puntu jaso genituen. (51-27)

4. laurdena:
10. (73-37)

Erasoan eguna ez izatea barkatzen dut, baina atzean ez. Ez dugu presionatu, eta hala ere 37 puntu sartu dizkigute, bote bat nahikoa zen gu atzean usteko, laguntzak berandu edo 3renak, saski azpian bakarrik usten genuenari laguntza egiteko inor utzi gabe.

Take aste honetan, beste partida eskas bat tokatzen dela dirud