STL Egaña 44 - Iragaz ISB 47

img

Luzapenean lortutako garaipena, urteko partidu txarrenetakoan.

Partidu txarra jokatu genuen Donostian, gu baino ilusio eta gogo haundiagoa jarri zuen talde baten aurka. Goizeko bederatzietan jokatu genuen partidua eta taldekide batzuk ez ziren atsedenaldira arte esnatu. Hamar minutu onak eta berriro siestara.

Nahiz eta partidua luzapenean irabazi, taldearen sentzazioak ez ziren onak izan. Agresibitatea eskatzen diet baina hori beste taldeak jarri zuen. Defentsako lanean oso ahul. Baloiaren bila joan beharrean, begira gelditzen ginen eta horrela errebote pila bat kendu zizkiguten, gu baino handiagoa ez zen talde batek. Eta agresibitatea aipatzerakoan, Mariak hartu zuen burukoak adierazten du, gu oso ahul baloi bila eta beraiek guztiarekin. Gainera, huts egin genituen jaurtiketa pila kontutan hartzen badugu, ba sufritu egin behar...

Partidua nahiko ondo hasi genuen eta 2 eta 7 aurreratu ginen. Beraiek zonakako defentsa egin zuten partidu guztian eta haseran nahiko ondo sartu baginen Eiderren bidez, beraiek gero eta gehiago itxi ziren eta asko kosta zitzaigun baloi erosoak barrura sartzea. Kanpotik oso gutxi asmatuz, partidua beraien aldera eramatea lortu zuten eta 14 eta 12 bukatu genuen aurreneko laurdena.

Bigarrena ere ildo beretik. Presioan asmatzen genuenean baloiak harrapatu eta aldetxoak lortzen genituen, baina atzekaldeko ahuleziak, beriek sakiratze errazak lortzera bideratzen zuen. Atsedenaldira, (24-24) iritsi ginen.

Hirugarren laurdena izan zen laurdenik onena. Presioa askoz hobeto eginez eta atzekaldea gehiago itxiaz, partiduko alderik haundienak lortu genituen. Nahiz eta kanpokaldetik oso gutxi asmatu, hamar puntuko aldearekin amaitu genuen gure alde.

Bazirudien partidua kontrolatuta genuela, baina azken laurdena, beraiekin nagoenetik, sentzazio txarrenak utzi zizkidan laurdena izan zen. Asko huts egin arren ondo jaurtitako baloietan, ezin dizkiogu horrelako erraztasunak eman aurkariari saskiratzeak lortzeko eta gure defentsako lana, "zero patatero" izan zen. Zortzi minututan ez genuen saskirzterik lortu eta pixkanaka aldeak murrizten joan ziren, azken minutuan aurretik jartzea lortu zutelarik. Hamar segundu falta zirela, Marenen saskirzte batekin berdinketa lortu eta luzapenera joan ginen.

Luzapeneko helburua partidua irabaztea izan zen, bi eta huts galtzen hasi arren, Marenen hiruko batekin eta Zabaletaren saskiratzearekin, hiru puntuko aldea hartu genuen eta beraiek zonan defendatzen jarraitu zutenez, baloia mugituaz partidua amaitu zen.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 14 – 12
Atsedenaldian: 24 – 24
Hirugarren laurdenean: 26 –36
Amaieran: 42 – 42
Luzapenean: 44 - 47

Saskiratzaileak:
MAREN (8), ALAIA (0), MARIA (10), ANE (0), EIDER (22), MAITE (0), ZABALETA (4), IBARZABAL (3), AINHOA (0) eta MAIALEN (0).