Kirol Aukera ISB 57 - C.D. Internacional 61

img

Bi porrotekin amaitu dugu bigarren faseko lehen itzulia.

Ostegunean Legauto eutsi Goierriren aurka galdu ostean(56-40), larunbaterako nortasuna eta izaera berreskuratzea izan ziren gure helburu nagusiak, Urretxuko taldearena aurka benetan partidu eskasa jolastu baikenuen.

Fase honetako partidu guztiak bezala, larunbatekoa partidu gogorra izan zen, aurrean genuen taldea, gu baino indartsuago eta fisikoagoa zelako, eta soilik zortzi jokalari geundelako.

Hasiera txarra eman genion partidari nahiz eta aurreneko bi puntuak guk sartu beraiek presio ez oso gogorra egin arren, guk baloiak galtzen genituen eta horrek beraiei aukerak ematen zizkien. Horrez gain errebotean izaten ari garen arazoa gehituz gero beraiek aldetxoa lortu zuten lehen laurdenaren amaieran(8-16).

Bigarren laurdena hobeto hasi zen guretzat, erasoan ideiak garbi izan da, erritmo altu bat jarri eta presioa erraz puskatuz, baina baloi eta errebote galduetatik ateratzen zituzten falta eta abantailen bitartez, Interrekoak markagailuan aurretik joatea lortu zuten atsedenaldira.(24-25)

Defentsari dagokionez hirugarren laurden hau izan zen gure txarrena, arazoa ez zen baloiak galtzea edo erasoko errebotea ez hartzea baizik eta behin baloia galdu ostean defentsara ez jaistea eta horren ondorioz aurkariek saskiratze errazak lortzea. Horrez gain, guk saskiratzea sartu ostean presionatzen jartzerako pasatzen dugun denbora gehiegizkoa da eta beraiek azkar atera eta 2x1 edo 3x2 ko egoerak lortzen dituzte. Erasoan orokorrean ondo gure aukerak ongi bilatuz.(37-47)

Azken laurdenean, indartsu atera ginen baloiaren igoera eta lehenengo pasea ondo presionatuz eta horrela desabantaila murriztuz, erasoan ere 1x1 en aurka sortzen genituen desorekak ondo baliatuz, eta atzean ongi baina errebotea ixteko arazoekin. Minutu bat baten faltan berdinketa lortu genuen(57-57), baina bi baloi jarraian galdu eta beraiek saskiratze bat eta bi jaurtiketa libre gauzatu ostean, garaipena Inter-en alde erori zen(57-61)

Saskiratzaileak:

Kirol aukera isb: Ibarguren (17), Amubieta(24), Goikoetxea(2), Egiguren(4), Azpitarte(4), Uria(6).
J. Libreak: 5/13

Entrenatzen jarraitzea besterik ez daukagu eta orain arteko partiduetan bezala borrokatuz, ea hobetzen jarraitzen dugun!! Animo mutilak!!!!!