EKHI TAKE 32 - 72 Comercial Zabala ISB

img

Presioan lapurtu ditugun baloiei esker lortu dugu puntu diferentzia hori.

Eraso eta defentsa estatikoan ez ginen ongi ibili. Erasoan zonakako defentsa egin ez zuten laurden bakarrean arazo asko izan genituen, zonakako defentsan zeudenean aldiz hobeto mugitu genuen baloia. Defentsa estatikoan arazo asko Takeko jende altuarekin, errebotean gehien bat. Presioan oso ongi, gauza batzuk aldatu ditugu eta hurrengo asterako hobeto egongo delakoan nago.

1 laurdena:
Oso gaizki hasi genuen partidua. 9-4 atzetik. Eraso estatikoan ideia garbirik gabe, eta atzean berandu laguntzak. Presioari esker 0-11ko partziala eta 9-15 markagailuan.

2.laurdena:
Zonakako defentsan jarri ziren jende altua zutela aprobetxatuz, atzeko 3ak oso itxita eta barnekaldiak egitea ia ezinezkoa eginez. Baloia ongi mugitu genuen alde batetik bestera ondoren Naroaren barnekaldietan amaituz. Defentsari dagokionez, 12 puntutatik 10 erasoko errebotearen ondoren 18 zenbakiak. Gu baino altuagoa zen, baina ezin ditu 5 aukera izan baloia jaurtitzen duen bakoitzean!! 21-32.

3. laurdena:
Faltak egiten hasi ginen. 16 jaurtiketa libre jaurti zituzten laurden honetan. Ez zen gauza askorik egin behar txistua jotzeko egia esan behar bada. Maite 5 faltarekin kalera joan zen laurdena amaitu aurretik 21 puntu sartuta. Presioari esker abantailak handitzen jarraitzen genuen, jaurtiketa libreak sartzen ez zituztelako gehien bat, 16/4. 27-54 (6-22)

4.laurdena:
Maite gabe ere Takeko jende altua ongi zaintzen jarraitzen genuen eta Naroak presioan lapurtutako baloiei esker (22p) abantaila handitzen zihoan. 3. laurdenaren ezberdina izan zen, partziala antzekoa izan arren, 3 falta soilik egin baigenituen. 32-72 (5-18)

Hurrengo astetik aurrea berriro ligako partidu garrantsitzuak datoz, Dekoramik ISBrekin hasita, ea maila ona ematen dugun.