Iragaz ISB 46 - Krafft ATCO SN. SN. 23

img

Komentario gutxi merezi duen partiduan, garaipen berri bat.

Sarrerako hitzetan esan bezala, gauza on aipagarri gutxi utzi zizkigun, igandean jokatutako partiduak. Aurreko astean goizeko 9etan jokatzea zen aitzakia partidu txarra burutzeko, baina aste honetan zer? Igandean, arratsaldeko 6etan jokatu genuen eta aurreko astean baino "enpanada" haundiagoarekin irten ginen kantxara.

Partidu hasera, beldurgarria izan zen, ez aurkariaren mailagatik baizik eta gure jarreragatik. Asko huts egin genuen, baina hori ez da garrantzitsuena, egun txarrak denak izaten baitituzte. Pasibitatea izan zen laurden honetako gauzarik aipagarriena. Agresibitaterik EZ, intentsitaterik EZ, defendatzeko gogorik EZ. Laurden amaieran 8nako berdinketa. Gure puntu guztiak Mariak lortu zituen.

Bigarrenean zertxobait hobeagoak izan ginen. Presioa denon artean egin genuenean, baloiak lapurtu eta saskiratzeak lortu genituen. Agresibitate puntu pixka bat gehiago, baina hori Maialen Iturraldek jarri zuen. Laurden honetan (15-2) irabazi genuen.

Hirugarren laurdena tamalgarria. Aurrena txarra izan bazen, hirugarrena txarragoa. Taldeko gaztea aulkitxoan eseri genuenean, bazirudien agresibitatea ere aulkitxora joan zela. Laurden hau galdu egin genuen, (8-10).

Laugarrenean hobeto. Egia esan, ez zen zaila hobeto egitea aurrekoa ikusita, baina gehiago asmatuaz eta bigarren laurdenen bezala agresibitate pixka bat jarriaz erraz nagusitu ginen. (15-3).

Hala ere, dena ez zen tamalgarria izan. Mariak aipatzeko moduko partidua jokatu zuen. Asko jokatu genuen berari begira baina Mariak ere orokorrean ondo burutu zuen bere lana, betez ere mugimenduak oso ondo eginaz. Taldeko puntu erdiak berak lortu zituen.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 8 – 8
Atsedenaldian: 23 – 10
Hirugarren laurdenean: 31 –20
Amaieran: 46 – 23

Saskiratzaileak:
MAREN (3), ALAIA (0), MARIA (23), ANE (0), EIDER (4), MAITE (0), S. ZABALETA (1), NEREA (2), S. IBARZABAL (8), AINHOA (0), M. BASTIDA (0) eta M. ITURRALDE (6).