Comercial Zabala ISB 35 - Decoramik ISB 33

img

Denboraldiko partidurik eskasena erasoan, eta azken minutuan irabazi duguna, ia partidu guztia atzetik joanda.

1. laurdena:
6-3. Oso puntu gutxi, erasoan oso ataskatuta, taldeko saskiratzaile nagusiek punturik ez dute sartu.

2.laurdena:
2 puntu soilik sartu ditugu, kantxa erdia pasatzeko zailtasun haundiak izanez. 8-10.

3. laurdena:
9-12 laurden hau. Naroaren 9 puntuei esker bizirik irautea lortu dugu.

4. laurdena:
Une askotan partidua galdua genuela ematen zuen arren kontraeraso azkarrei esker eta jaurtiketa libreen marratik izan dugun punteria onagatik, garaipena.

Defentsako errebotean berriro gu baino askoz gehiago izan dira, falta ugari egiten jarraitzen dugu, eta eraso estatikoan… izenak dioen bezala estatiko, geldirik eta zertara jokatzen dugun argi izan gabe, neu horren herrudun nagusia .

Zorionak taldeari azken momenturarte garaipenaren bila joateagatik.