Comercial Zabala ISB 46 - 40 Ipar Project ISB

img

Lidertza balio duen garaipena.

Aste gogorra izan da, 3 partidu jokatu baititugu. Decoramik ISBren aurkako partidutik ondorio asko atera nituen eta uste dut oso ongi etorri zitzaigula. Larunbatean Orioren aurka ideiak garbiago genituen eta igandean bide beretik jarraitu genuen. 6 puntuko abantaila zuten Ipar Projektekoek eta garaipen honekin averagea berdindu, eta ligan dugun average hobearen ondorioz lehen postuan jartzeko aukera izango dugu hurrengo astean Bera-Berari irabaziz gero.

Tentsioz betetako partidua izan zen, azken unerarte garaipena eta averagea noren alde izango ziren jakin gabe.

1 laurdena:
Oso ongi hasi genuen partidua atzean lan ona eginez eta erasoan Maite bikain batekin. 6. minutuan 8-0 ginen. Orduan etorri zen Ipar Projekten erantzuna laurdena bukatzerako 4-10eko partzial batekin, Maialen Azpiazuren hiruko batez amaituz laurdena. 12-10

2.laurdena:
Errebotean egundoko errepaso eman ziguten Nerea eta Arantxak. Nerea gelditzeko arazo asko izan genituen, eta erasoan Decoramiken aurka ez bezala gauzak garbiago geneuzkanez eta saskira begira jokatzen ari ginenez laurden hau ere aurretik amaitzea lortu genuen, Naroaren 7 puntuak aipatu. 25-22 (13-12)

3.laurdena:
Maren eta Maialen geldiarazten arazo asko izan genituen, errazegi egiten zituzten barnekaldiak eta laguntzetan motel eta lo genbiltzan. Kontraerasoan irtetzeko aukera asko izan genituen baina ez genituen aprobetxatu, hala ere Maiteren puntuak eta Elenaren erasoko erreboteei esker laurden hau ere gure alde. 35-30 (10-8)

4.laurdena:
Ipar Projekten 0-5eko partzial batekin hasi zen, ondoren 6-1eko partzialarekin erantzunez. Defentsa guztiak faltetan amaitzen “genituen” 10 jaurtiketa libre azken 7 minutuetan, aurreko 3 laurdenetakoak batuta 8… 7 falta guk beraiek 1. Erasoan lortu genituen azken 5 puntuak Maiterenak izan ziren. 17 segundu falta zirela 46-40 zen emaitza. Hutsarte baten ondoren baloia Ipar Proiekten zuen kantxa erdian, baloia berreskuratzea lortu genuen, baloia ateratzean Naroari egindako pase txar baten ondoren baloia galdu zuen 6 segundu falta zirela, eta saski azpitik egindako jaurtiketa ez zuten sartu, averagea beraien alde jarriko zuena. Egundoko amaiera.

Zorionak taldeari, erasoan Decoramiken aurkako partidua eta gero pilak jarri ditugu, baina atzean agian apur bat behera egin dugu. Gogor jarraitu beharko dugu lanean hobetzen jarraitzeko, bide bakarra baita garaipenen bidean jarraitzeko. Garrantzitsua zen garaipena, baina ez dugu ezer lortu oraindik.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas