Eskoriatza K.E. 27 - Iragaz ISB 73

img

Aspaldian jokatuku dugun partidu onenean, garaipen berri bat lortu dugu.

Aspaldiko partez, partidu dotorea borobildu dute Iragazeko neskek. Aulkitxoan gozatu ederra hartu nuen jokaldiak zer ondo egiten zuten ikusiaz.

Oso ondo defentsako jokaldietan, bikain presioan eta azken boladako partidu onena erasoan, azken boladan oso ondo zebilen talde baten aurka.

Zorionak neskak eta ea horrela jarraitzen dugun.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 7 – 16
Atsedenaldian: 15 – 34
Hirugarren laurdenean: 22 –54
Amaieran: 27 – 73

Saskiratzaileak:
MAREN (4), ALAIA (2), MARIA (11), ANE (0), E. ITURRALDE (22), MAITE (0), ZABALETA (15), IBARZABAL (6), AINHOA (2), MAIALEN (2) eta M. ITURRALDE (8).