Easo Tximista 45 - Comercial Zabala ISB 52

img

Lehen postua ia zihurtatuta utzi dugu.

Ondorengo 2 partiduak irabaziz eta average orokorreko abantaila mantenduz lehen postuan amaituko dugu liga (52 puntuko abantaila dugu). Garaipena behar genuen eta helburu hori behintzat beteta. Bukaerako emaitza motz gelditzen delakoan nago, askoz gehiago izan baikara kantxan. 7 bat minutu izan ditugu oso txarrak, lehen laurdenaren amaieran eta partiduko azken 4 minutuak. Minutu horiek kenduta maila polita eman dugu final erdietan sartuko den talde oso on baten aurka. Aurreko partiduan 59-33 irabazi genien, partidua oso antzekoa izan dela esango nuke, orduan azken laurdenean lanean jarraitu genueran ezberdintasunarekin. 3. laurdenaren amaieran 42-31 ginen, oraingo partiduan 29-42 aurretik, eta begira 2 partiden emaitza. 40. minutuan amaitzen dira partiduak, ez 30ean edo 36an, begira bestela Decoramik ISBri irabazi genion partiduari 3-4 minutu faltan 8p behetik izan da garaipena lortu baikenuen.

1 laurdena:
Oso ongi irten ginen 2-8ko partzial batekin, erasoan saskira begira eta oztopo asko jarriz Easori kantxa erdia pasatzeko. Hortik aurrera errebotean nagusi ziren eta prezipitazio ugari erasoan. 8-8.

2.lurdena:
Lehen minutuak batak besteari erantzunez igaro ziren, 18-15 aurretik jarri eta 0-7ko partziala sartu genien arte. 18-22 atsedenaldian. Gure defentsako erreboteko lan eskasari esker, 8 puntu 10etik Porrasenak erasoko erreboteen ondoren. (10-14)

3. laurdena:
Ihes egin genuen laurdena hastearekin 0-8eko partzial batekin. Erasoko errebotean egiten ziguten sarraskia gelditzen genuenean ihes egiten genuen laurden guztietan. Erasoko transzizio azkarrak ezin zituzten gelditu eta 29-42 laurden amaieran. (9-20)


4.laurdena:
Abantaila handitzen jarraitu genuen laurden haseran 31-47 jarri arte. 14-5eko partziala partiduaren amaieran easoren alde, defentsako intentsitatea asko jaitxi zen eta erasoan jokoa lasaitu beharrean orduan eta azkarrago jokatzen hasi ginen huts asko eginez. (16-10)


Datu positibo bat, partida guztian presionatu genuen eta baloi asko lapurtu ez genituen arren buru hauste ugari sortu genizkien baloia higotzean, gainera presioa apurtzen zutenean nahiko erraz lortzen genuen baloia gelditzea. Negatiboiak berriz betikoak.

Orain gelditzen diren 2 partidak irabazi eta final erdietan izango dugun aurkaria nor izango den jakitea falta.