Krafft Atco. Sn.Sn. Axular 48 - Iragaz ISB 54

img

Denboraldiko azken partidua, garaipenarekin bukatu dugu.

Gure denboraldi ofiziala bukatu da. Garaipen berri bat, denboraldi on bati amaiera emateko.

Pentsatzen genuena baino arazo gehiago izan ditugun partidua izan da, Donostiako Aiete kiroldegian jokatu duguna. Nahiz eta gure multzoan laugarren gelditu diren, gure atzetik, multzoko talde politena iruditu zait.

Beraiek 40 minutuko zonaldian jarri dira, eta guk nahiko ondo erasotu dugu. Denboraldi haseratik asko ikasi dugu horrelako defentsak erasotzen eta gaur izan ditugu ideia garbienak beraien zonakako defentsa hori erasotzeko. Batez ere Mariak eta Sara Zabaletak, oso ondo ulertu dute erasoko jokaldiak nola burutu eta jaun eta jabe izan dira uztai azpiko eremuetan.

Beti izaten ditugu hutsuneak jokatzen ditugun partiduetan eta partidu honetan defentsako lana izan da gure hutsunerik nabariean. Puntu gehiegi sartu dizkigute, jaurtiketa errazak eginez.

Azpimarratzea nahi nuke, batez ere hirugarren laurdenean egin dugun jokoak. Ideia garbiak izan ditugu eta oso joku dinamikoa eta bizia eginez, talde bikain baten itxura eman dugu.

Partidu ofizialei dagokionez denboraldia amaitu arren, urte guztian entrenamenduetan erakutsi duten ilusio eta gogoarekin jarraituko dugu, denboraldia bukatu arte.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 10 – 18
Atsedenaldian: 25 – 29
Hirugarren laurdenean: 33 –48
Amaieran: 48 – 54

Saskiratzaileak:
MAREN (2), ALAIA (2), MARIA (12), ANE (0), EIDER (9), MAITE (2), S. ZABALETA (16), S. IBARZABAL (9), AINHOA (2) eta MAIALEN (0).