Iraurgi Ikastetxeak finalerako urrats batera amaitu zuen Badalonan

img

Maila ona erakutsita itzuli dira Iraurgi ikastetxekoak, Badalonan jokatu den ACBko eskolarteko finaletatik.

Sari haundia zen Iraurgikoentzat Badalonako finaletara iristea, baina garbi utzi dute bertan izan diren talde geheinekin borrokatzeko gai direla. Partiduen ordutegiarekin ez zuten zorterik izan, bi partiduak larunbat goizean jokatzea toka baizitzaien.

Horrela, aurreneko partidua Malagako San Estanislao taldearen aurka jokatu zuten. Oso partidu gogorra eta borrokatua izan zen eta antolatzaileen esanetan, txapelketako partidurik emozionanteena. Partidu guztian oso alde txikiak izan ziren bi taldeeen alde, baina azken minutuan partidua aurretik jartzea lortu zuten Azpeitiarrak, Guridiren birrintze bikain baten ondorioz eta Guridi berak aurkariari ipinitako "txapel" izugarriarekin. Azkenean Imanol Zubizarretaren jaurtiketa libreei esker, hiru puntuko aldearekin irabazi zuten aurreneko partidua.

Bigarren partidua, atsedenalditxo baten ondoren jokatzea tokatu zitzaien eta nekea izan zen bigarren partiduko protagonista Iraurgiko taldean. Aurkaria, Madrilgo Ramiro de Maeztu ikastetxea zen, oso ikastetxe ezaguna, ACBko Estudiantes taldearen harrobia delako. Oso talde ona, oso jokalari altuekin eta beraien aurreneko partidua. Oso ondo borrokatu zuten Azpeitiarrak partidu osoa, barnean zuten guztia emanez, baina esan bezala, nekea eta aurkaria gehiago izan ziren eta bukaeran hemezortzi puntuko aldeaz galdu zuten Irarurgi ikastetxekoak, Madrildarrak finalera iritsiz.

Oso aipagarria izan da, Iraurgi ikastexeko Ibon Guridiren lana. ACBko web orrian txapelketako jokalari espektakularrenetakoa izendatu dute. Aurreneko partiduan 35eko balorazioa egin zuen eta bigarrengoan 22koa.

Beraz, oso esperientzia positiboa izan da Iraurgi ikastetxekoak bizi izan dutena, bai kirol aldetik eta bai beste talde eta antolatzaileekin izan duten harreman aldetik.

Argazki Galeria