Sein Neskak ISB 52 - Tabirako Baque 62

img
Naroa Uría (iraurgisb.com)

Euskal liga ez dugu partidu on batekin hasi, baina gauza on asko egiteko gai garela erakutsi dugu une batzuetan.

Arau berriak, talde berria eta maila altuko liga dugu aurtengoa. Neu oraindik ohitzen ari naiz infantiletatik aurtengo mailarako aldaketetara eta ia osorik lehen urtekoa den talde hau ere bai. Partidu zaila zen lehenengo hau, Euskal Liga berri hau irabazteko hautagai indartsuenetariko baten aurka. Markagailuari begiratuta partida hasi aurretik emaitza txarra ez zela esango nukeen, Tabirako taldea faboritotzat hartzen baitu jende askok, baina amaieran beraiengandik gertuago amaitu behar genuela iruditu zitzaidan.

Partidua oso ongi hasi zen guretzat, 8-2 6. minutuan, lehen minutuko Maiteren 2 faltak kenduta. Baina azken 4 minutuetan 4-10eko partziala Tabirakoren alde eta berdinketa markagailuan.

Bigarren laurdenaren hasieran berriro aurretik jartzea lortu genuen 17-12. Baina 4. minututik aurrera Tabirako izan zen jaun eta jabe, kontraeraso eta erasoko erreboteei esker. 4-18ko partziala 6 minutu hauetan. 21-30

Atsedenaldiaren ondoren gauzak berriro parekatu ziren, baina pixkanaka Tabirakoko neskak aldea handitzen jarraitu zuten, 9. minutuan 30-46 jarri arte. Azken minutuko erreakzioari esker 35-46 laurden amaieran.

Azken laurdena ere oso parekatua izan zen, bi taldeak presionatuz. 17-16 laurden hau gure alde.52-62.


Ez genuen partidu ona egin, 37 baloi galdu eta 12 soilik berreskuratu, eta errebotean ere 21 erasoko errebote hartu zizkiguten. Zenbaki hauek ikusirik markagailuko diferentzia txikia dela dirudi, baina gauzak hasieran behintzat nahiko estu jarri genizkien Tabirakoko neskie. Aipatu beroketetan Marenek min hartu zuela (ea hurrengo asterako jokatzeko moduan den) eta hori dela eta Naroak 40 minutu jokatu zituela lan ona eginez. Eiderren partidu bikaina aipatu 21 punturekin eta Mariaren azken laurdena, erasoko 6 errebote eta 9 punturekin.

Taldearen ahuleziak agerian gelditu ziren, baina lanean jarraitu beharra dugu denboraldi luzea baitugu aurretik. Larunbatean Viajes Bidasoa (Abaroa), beste talde indartsu bat, baina garaipenaren bila joan behar dugu lehenengo 5 postuen barruan sartzeko.