Viajes Bidasoa 53 - Sein Neskak ISB 55

img
Maren Loyola (argazkia: iraurgisb.com)

Garrantzitsuena lortu genuen behintzat, garaipena. Beharrezkoa zen garaipena, garaipen honekin (1-1) 6. postua soilik dugun arren, hurrengo astean garaipen batekin 4. postutik aurrera jar gaitezke.

Oso gaizki hasi genuen partidua, 5. minuturarte saskiratu gabe saskiraketa errez ugari huts eginez. Gauzak horrela 5. minutuan 8-0 ginen, aurretik egon behar genuenean. Baina pixkanaka partiduan sartzen joan ginen laurdena amaitzerako 14-12 jarri arte. Defentsa oso eskasa, intentsitaterik gabe eta laguntzak berandu emanez. Laurden honetan egin genuen falta bakarra horren adibide garbia.

Bigarren laurdena parekatua izan zen saskiraketak txandakatuz. Kostatu egin zitzaigun beraien presioa eta zonakako defentsa apurtzea eta ondorioz denboraldi honetan gure amets gaizto bihurtzen hari diren baloi galduak, hala ere 8-11 laurdena gure alde, 22-23 atsedenaldian.

Atsedenaldiaren ondoren dena hankaz gora joan zen. Baloiak galtzen hasi ginen Tabirakoren aurka bezala eta ihes egin ziguten markagailuan. Maitek min hartu zuen gainera laurdenaren erdialdean eta gauzak oso beltz genituen. 19-11 laurdena, 41-34 markagailuan.

Azken laurdena erasokoagor hasi genuen, faltak ateraz eta jaurtiketa libreko marrara askotan joanez (Naroak 10 falta jaso zituen), baina jokuan saskiraketarik ez zegoen eta ez ginen gerturatzen. Gauzak horrela laurdeneko 6. minutuan beraien 3ko batekin partiduko abantailarik handiena lortu zuten (49-38). Maite ongi zegoela jakinik berriro kantxara irten zen eta orduan etorri zen gure susperaldia. Defentsa asko gogortu genuen, gure presioak ordurarte atera ez zituen fruituak ateratzen hasi zen eta 0-9ko partziala sartu genien. Azken minutuan 53-50, Maiteren 3ko batekin berdinketa lortu genuen. 14 segunduren faltan baloia berreskuratu genuen eta Naroaren saskiraketa batek 53-55ekoa jarri zuen. 3 segundu falta ziren eta gure “DESPISTE” baten ondorioz 3ko jaurtiketa bat egitea lortu zuten Abaroako neskek baina zorionez ez zen sartu.

Garaipena behintzat lortu genuen eta ez da gutxi partidua nola joan zen ikusirik. Defentsako errebotean zentratuago gaude, 8 soilik hartu zizkiguten, horietatik 5 azken laurdenean. Baina galtzen ditugun baloi kopurua oraindik oso altua da, nahiz eta oraingo partiduan berreskuratu ditugunak galdutakoetatik nahiko gertu egon.

Naroaren partidu bikaina aipatu, 16 punturekin. 2 partidu on egin ditu baina baloi galduen aspektua gehiago zaindu behar du.

Hurrengo astean Corazonistas, beste partidu gogor bat izango da eman diren emaitzak ikusirik. Nabari da Euskal Herriko talderik indartsuenak daudela. Partidu bakoitzean dena eman beharko da zerbait lortzeko, oso liga parekatua izango baita.