Sein Neskak ISB 62 - Corazonistas 67

img
Nerea Zubizarreta (argazkia: iraurgisb.com)

Porrot mingarria, garaipenak harnas pixkat bat hartzea ekarriko zuen, baina azken bi laurden oso txar egin ondoren garaipenak ihes egin zigun azken minutuetan.

Eman diren emaitzekin 3. postuan izango ginen eta ondorengoekiko garaipen bateko aldearekin, “final” bat zen niretzat eta lehenengo hau galdu egin dugu. Orain ez dago partidurik galtzerik.

Lehen bi laurdenetan aspaldian ikusi dudan SEIN onena ikusi nuen kantxan, erasokor, partiduan sartuta, defentsan intentsitate handiaz eta erasoko erreboteak zein defentsakoak hartuz. Hala ere presioan desajuste gehiegi, partidua aurrera joan ahala konpontzen joan ginenak.

Gauzak horrela lehen laurdenean jaurtiketa libreetan 8tik 2 sartuta 12-16 amaitu genuen, lehen aipatu ditudan desajusteen ondorioz emandako opari horiengatik. Bigarren laurdenean aldiz gauzak konponduta 27-16ko partziala eta 39-32 atsedenaldian. 4 jaurtiketa libre oparitu genizkien laurden amaieran, ezin dugu berriro gauza bera egin.
3.laurdena gora-beheratsua izan zen, eta laurdenaren hasieran eta azken minutuetan lehen aipatu dudan SEIN hori desagertu egin zen. Laurden hasieran 3puntura gerturatu ziren baina berriro partiduan sartu eta laurden honetako 7. minutuan Naroaren saskiraketa baten ondoren 47-38 jarri ginen. Partidua apurtu behar genuela zirudien, baina azken 3 minutuetan 2-13ko partziala eta ordurarte egindako lana paper ontzira. Beraien 13 zenbakiak nahi zuena egin zuen gure saski azpian (23p partiduan), laurden amaieran 49-51.

Azken laurdenaren hasieran berriro aurretik jartzea lortu genuen, 5. minutuan 60-55 aurretik, baina 0-6ko partzial batekin berriro atzetik. Azken bi minutuetan 8tik 2 jaurtiketa libre sartuta, eta 3ko gehiegi botata, 62-67.

Atal batzuetan hobetu gara, baina oraindik lan asko dugu aurretik. Presioan hobenkuntza bat nabaritu dut, errebotean ere kontzentratuago irten ginen lehen minutuetan, baina azken 2 laurdenetan aurreko 2 partidutako SEIN bera ikusi nuen. Neu herrudun nagusia, baina zihur nago gauzak aldatuko direla eta talde honek benetan duen maila ematen amaituko duela.

Oraindik denboraldia hasi besterik ez da egin.