Sein Neskak ISB 62 - Dermitek Getxo 72

img
Aitziber Besga (argazkia: iraurgisb.com)

Berriro sailkapenean hirugarren postuan jartzeko aukera galdu genuen, etxean jasotzen dugun hirugarren porrotarekin.

Azken bi partiduetan Getxo benetan talde indartsua zela erakusten hari zen, eta ederki baieztatu zigun. Partidu ia guztian atzetik izan ginen markagailuan, gehien bat beraien kanpoko portzentaia altuen ondorioz.

Lehen 6 minutuetan saskiraketak bata bestearen atzetik izan ziren, gu atzean lan ona egiten eta baloia ongi mugituz erasoan, baina azken 4 minutuetan 2-12ko partziala sartu ziguten, gehien bat kanpoko jaurtiketetatik eta 14-22 laurden amaieran.

Bigarren laurdena bide beretik hasi zen saskiraketak txandakatuz, Lauraren hiruko batekin 25-36koa jarri zuten arte. Azken 2 minutuetan gure partzial on bat, atsedenaldira 34-38 joateko.

Hirugarren laurdena laurden parekatua izan zen, gu markagailuan gerturatu nahirik baina Getxokoek egun biribila zuten. 51-57.

Azken laurdena Lauraren beste hiruko batekin hasi zen baina hortik aurrera defentsa onen eraginez markagailuan gerturatzen joan ginen, 6. minutuan 62-63 jarri arte. Azken 4 minutuetan erasoan ideia garbirik gabe eta ezin saskiratu, 62 -72 amaieran.

Orokorrean lan ona egin genuen, astean zehar landu genuena eginez. Izaskun Garcia aipatu Getxokoen artean 30 punturekin, biko jaurtiketetan egundoko portzentaiekin, jaurti ahala gehitzen zizkion puntuak taldeari. Gure taldetik Maite eta Sara aipatu, 18 eta17 punturekin, 19 eta 20ko balorazioak egiteko. Getxoren kanpoko jaurtiketetako portzentaia beti horrelakoa bada lehen hiru postuetan egoteko taldea da. Oraindik ordea 9 partidu gelditzen dira eta taldea goruntz doala nabaritzen dut, astetik astera hobetzen goaz, gauza berriak ikasten eta oraindik gauza asko ditugu esateko. Badakigu oso liga gogorra dela, garbi gelditu da lehen 5 partidu hauetan eman diren emaitzak ikusi ondoren, edozein taldek sorpresa eman baitezake dagoen berdintasuna ikusirik.

Lanean jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen, lehenengo bost postuetan sartzeko, lanean aurreko astean bezala jarraitzen badugu zihur nago lortuko dugula. Orain Easo, bost talde gaude berdinduta hirugarren postutik zazpigarrenera, Easo tartean delarik, beraz arerio zuzena dugu. Gainera kontuan izan da etxeko hiru partiduak galdu ditugula lehenengoaren bila joan behar dugu, etxeko partiduak irabazteak konfidantza handia emango baitigu, sailkapenean izango lukeen eraginetik aparte.