Sein Neskak ISB 59 – Viajes Bidasoa 51

img
Maren Loyola (argazkia: iraurgisb.com)

Zazpigarren postutik hirugarrenera pasa gara garaipen honekin, dagoen parekotasuna nolakoa den argi usten duen datua.

Benetan behar genuen garaipena, gelditzen zaizkigun 5 partiduetan huts egiteko marjenik gabe izango baikinen bestela eta azkeneko 3 asteetan lesioekin eta gaxotasunekin izaten ari garen “plagarekin”... arrixku gehiegi. Aste honetan ere baja asko izan ditugu, bai astean zehar eta bai asteburuan, ea osatzen garen, 3. astea izan baita jarraian taldeko 8 edo 7 jokalarirekin entrenatu eta jokatu duguna.

Lehen finala zen guretzat, lehengo astean jokatu ez genuen partiduaren ondoren, jokatu esaten dena jokatu ez baikenuen egin. Hoberako balio izan du behintzat, pilak jarri ditugu, gogorrago entrenatzen hari gara eta badirudi bidea zein den argiago dugula.

Partidua oso “hotz” hasi genuen, erasoan erritmo gutxirekin eta atzean guretzat ain garrantzitsua den txispa hori gabe (7min 6-9). Orduan gure pibotak faltez kargatzen hasi ziren eta jaurtiketa libreko marratik jaurtitzeko aukera eman genien, zorionez ez zuten gehiegi asmatu eta gure defentsa eta erasoko zirkulazioa hobetuta 16-13 amaitu genuen laurdena.

Bigarren laurdenean Bidasoa hobeto irten zen De la Torre eta Molinuevoren eskutik 6.minutuan 20-23 jartzeko. Hutsarte baten ondoren defentsa onen eta erasoan baloi mugituz ateratzen genituen faltei esker (jaurtiketa libreetan 3/10 lehen 2 laurdenetan...) 24-23 atsedenaldian.

Hirugarren laurdenean jarri ginen benetan martxan, lehen 6 minutuetan 14-2ko partzialarekin. Pibotekin genituen falten arazoekin pibotik gabe jolastu genituen azken minutuak markagailuari bikain eutsiz. 42-31.

Azken laurdenean lanean jarraitu genuen atzean eta horri esker 4. minutuan 50-33 jarri ginen. Partidua gurea zela zirudien baina oraindik lan asko egin beharrean ginen. Hiruko bat, 2+1eko saskiraketa bat, gure erasoko prezipitazioak.... = 0-10eko partziala 4 minututan. Azkenean atzeko lanari esker 8-2ko partziala, azkeneko minutuan abantaila kudeatuz urrea balio duen garaipena lortzeko. Marenen partidu bikaina aipatu, ostiralean min hartu eta partidurako zalantza izan arren, 18 puntu sartuz 26ko balorazioa egiteko.

Corazonistas hurrengo astean, garaipen honek ez du ezertarako balio berriro hurrengo astean relajatzen bagara. Beste 5 final gelditzen dira, parekotasun handia dago eta garaipen batek 3. postura eramaten zaitu porrotak 7.nera eraman zaitzakeen bezalaxe.