Corazonistas 54 – 53 Sein Neskak ISB

img

Ez dugu ikasten, 4 partiduren faltan beheko postuetan gaude eta alarma gorria piztu da.

Hamaikagarren aukera genuen beheko postuetatik apur bat ihes egiteko eta hamaikagarren aldiz ez dugu maila eman eta benetan oso beltz ditugu gauzak. Bajen arazoa alde batera utzirik, 7 jokalarirekin jolastu genuen, Nerea, Maialen eta azken orduko Naroarenarekin, hala ere ez dago aitzakiarik ain garrantzitsua zen partida bat horrela hasteko.


20-6. Hau izan zen gure sailkatzeko benetako gogoa zein den erakutsi zuen laurdena. Atzean baloitik bi metrora, 2. laguntzarik ez, errebotean barre aurpegira eta okerrena dena ez intentsitate eta ez aktituderik. Ez gara ligako hoberenak, ez altuenak, ez azkarrenak... baina gure jokoa eginez, asko esatea den arren, niretzat ligako 3. talderik indartsuena gara. Baina bai defentsan eta bai erasoan 4 laurdenetan konzentratuta ez bagaude ahaztu sailkapenarekin.


Bigarren laurdenean zerbait aldatu zen partiduan, atzean gu izaten hasi ginen. Nahiz eta 8-8 amaitu laurdena eta eraso estatikoan beraien altuerak oztopo asko jarri, lehen laurdenean gogo berarekin defenditu izan bagenu, orain 3. postuan egongo ginen sailkapen erdia poltsikoan izanik. 28-17 atsedenaldian.


Hirugarren laurdena 8-11. Sein Neskak Isb taldea zegoen iada kantxan eta erasoan abiadura sartuz, min egiten hasi ginen Corazonistazeko torreei, transzizio azkarrei eta estatikoan baloia azkar mugituz. 1/10 izan zen gure laurden honetako jaurtiketa libreetako portzentaia. 36-28.


Azken laurden hau 3.naren berdina izan zen, aldaketa batekin, jaurtiketa libreetako portzentaia %100-ekoa izan zela (6/6). Pixkanaka markagailuan gerturatzen joan ginen, azken segunduetan 51-53 jarri ginen arte. Bi jaurtiketa libre izan zituzten, bakarra asmatu zuten, baina 2 puntu ondorengo erasoko errebotean garaipena Gasteizen geldituz. Azken erasoan ez genuen asmatu, eta 9 segundu faltan ez genuen baloia berreskuratu eta falta beranduegi egin genuen, biak hutsegin eta partidua amaitzeko.

Eider aipatu 14 puntu eta 9 baloi berreskurtuz 22ko balorazioa egiteko eta Marenen 16 puntuak erasoan eta atzeko intentsitatea, beste behin taldeko onena izateko.


Berandu esnatu ginen, ea sailkatzeko beranduegi ez den...


Gernika hurrengo astean, aste hau eta hurrengoa ditugu, Maialen, Naroa eta Maite ea errekuperatzen diren eta Nerea ere azkar sendatzen den. Irabazi edo irabazi, ez dugu beste biderik, eta orain bai ez dugula marjenik, eta lehen minututik ez bagara espabilatzen garaipena ia ezinezkoa izango dela. Talde oso azkarra da, 1x1-etan, balantzean eta baloia igotzean oso kontzentratuta egon beharko dugu.