Sein Neskak ISB 67–50 Gernika KESB

img

Hurrengo astean Getxori irabazita ia poltsikoan dugu hurrengo ligaxkarako sailkapena.

Arazo askorekin jarraitzen dugu entrenatzeko, jokalari kopurua dela eta. Hala ere zorionak eman nahi dizkiet neskei partiduan izan zuten jarrera oso ona izan baitzen.


Lehen 3 minutuak ez ziren oso onak izan, partiduan sartu gabe ginen oraindik 2-4, baina hortik aurrera defentsan egin genuen lan bikainak saskiratze errazak ekarri zituen 14-0eko partzial bat ekarri zuena. Laurden honetako azken minutuetan atzean egindako opari batzuen ondoren, 23-12 laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena bide beretik joan zen, atzean oso ongi bigarren aukerarik eman gabe eta erasoko transzizioan azkar irtenez, 7. minutuan 41-15 ginen aurretik. Gernikakoen erasoko erreboteen ondorioz azken 3 minutuetan 0-6-ko partziala. 41-21.

Gure defentsako laurden txarra hirugarrena izan zen aste honetan. 1x1eko defentsan oso gaizki, eta kontraerasoak faltak egitenez mozteko aukera erabili gabe pixkanaka markagailuan gerturatzen joan ziren Gernikako neskak. Atzeko lana da partidu osoan mantendu behar duguna. Gauzak horrela 9 puntura gerturatu ziren, 51-42 (10-21).

Azken laurdenean urduritasun uneak egon ziren, 3.minutuan 8 puntura jarri zirenean (jaurtiketa libreetan 6tik 2, hiru minutu hauetan). Baina defentsa estatikoan egindako lan bikainak partidua azkenean nahiko erraz irabazteko aukera eman zigun, amaieran 67-50.

Naroaren partidu biribila, 33 puntu sartuaz 33ko balorazioa egiteko. Eiderren defentsako 9 erreboteak eta Marenen 15 puntuak ere aipatu, defentsa estatikoan talde osoak egin zuen lanarekin batera. Eta animo Maite, lesioen ratxa txar hau ere igaroko da eta, talde guztia zurekin dago.

Hurrengo astean hil ala biziko partidua, garaipenarekin ia sailkatuta geundeke eta porrot batekin garaipenak lortu eta besteen emaitzen zain egon behar. Taldearekin konfidantza dut eta badakit lortuko dugula. Animo neskak!!!!!!!