Easo Ate Asesores 65 – Sein Neskak ISB 67

img

Garaipen benetan sufritua, 2010 zail bat pasa ondoren hurrengo faserako txartela lortzeko balio izan diguna.

Larunbatean Viajes Bidasoak Corazonistasen aurka galdu zuela jakinik, Ibaetak Getxori irabaziz gero gure garaipenak sailkapena zekarren, eta zorionez horrela izan zen.

Partidua oso ongi hasi genuen, 4. minutuan 2-9 aurretik baikinen. Atzean defentsan intentsitate haundiarekin eta erasoan baloia ongi mugituz. Baina hortik aurrera defentsako huts batzuk Easok markagailua berdintzea ekarri zuten. Laurden amaieran gure 3-ko batekin 13-16 amaitzeko.

Bigarren laurdena lehena amaitu bezala hasi zen, inor ez zen markagailuan alderik ateratzeko gai 4. minutuan 21-22 jarri ginen arte. Hortik aurrera atzean puntutxo bat higoz eta erasora azkar irtenez 3 minututan 0-12ko partziala sartu genien. Baina azken minutuetan galdu genituen baloiak eta beraien zorte apur batekin (8-0) 29-34 joan ginen atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ondoren zonakako defentsan jarri zen Easo, hala ere abantailak handiagotzen joan ginen 10 puntuko abantailen inguruan ibiltzeko lehen 6 minutuetan. Defentsa bakoitzean faltak “egiten” genituenez Easo jaurtiketa libreen marratik markagailuan gerturatzen zihoan, gu faltez kargatzen ari ginen bitartean. Azken minutuan 48-55 gindoazen, Ane Martinezen 3-ko batekin laurdena 51-55 amaitzeko. 13 jaurtiketa libre jaurti zituzten laurden honetan, 3. minutuan bonusean sarturik ginen...

Azken laurdena gure jaurtiketa libreetako portzentaia eskazak erabaki zuen, 12tik 4 sartuz. Gauzak horrela gu erasoan hutseginez eta beraiek Otxoa eta Salvadorren eskutik, 2 minutu faltan 65-62 ginen atzetik. Maitek 2 jaurtiketa libre hutsegin zituen, baloia berreskuratu genuen eta Marenek 2 jaurtiketa libre, 1 sartzeko (65-63) minutu bat falta zenean partida amaitzeko. Berriro baloia berreskuratu genuen, Naroak 2 jaurtiketa libreak sartu eta partidua berdintzeko. Beste behin defentsa on bat eginez 16 segundu eta hutsarte baten ondoren partidua irabazteko baloia geneukan. Baina normalean gertatzen den bezala, pentsatutako ez da egiten, beraz 12 segundu faltan blokeo zuzena jolastu eta baloia galdu genuen, gure kantxan 4 segundu faltan Naroak baloia berreskuratu eta 2 segunduren faltan Maiteri pasa honek bozinarekin batera sarrera sartzeko. Garaipena guretzat, sailkapenarekin batera.


Ez genuen partida ona jolastu, une oso onak egon ziren, atzean oso agresibo jolastu genituenak, baina baita despiste eta baloi galdu gehiegi ere. Naroa, Maite, Maialen Aldalur, Aitziber eta Maria aipatu. 17,13,10,9 eta 6 punturekin, 5ak 10 puntu baino gahiagoko balorazioa egiteko.

Helburu lortu dugu, hemendik aurrera bizkarrean izan dugun zama hori (presioa) eta 2010-ean izandako zorte txar guztia alde batera utzi eta saskibaloiaz gozatzea gelditzen da, onenen ligan ea maila polit bat ematen dugun, hori bai, Ibaetari azken partiduan gauzak estu jarri ondoren.