Sein Neskak ISB 61 – Tabirako Baque 43

img

A-1 fasea hasteko era bikaina, faboritoetako baten aurka garaipena lortuz.

Ez dugu presiorik, ez dugu ezer galtzeko eta asko irabazteko. Hau da taldeak argi izatea nahi dudana. Asko sufritu dugu A-1era sailkatzeko, arazo asko izan ditugu, zorte txar ugari, eta orain saskibaloiaz gozatuko dugu, astetik astera talde bezala eta bakarka hobetuz, eta ea noraino heltzen garen.


Partidua ez genuen oso ongi hasi, atzean laguntzak berandu emanez eta agresibitate gutxiegirekin, 4-6. Laugarren minutuan hutsarte baten ondoren gauzak zuzendu eta 5 minutu onak azken minutuan apur-bat behera egin arte. 14-11 lehen laurdena.

Bigarrena lehen laurdeneko minutu on horiekin hasi genuen, 4 minututan 23-11 jartzeko. Hortik aurrera partidua berdindu egin zen atsedenaldira 31-21 iritsiz.

3. laurdenean atzean apur-bat behera egin genuen, despisteak, Tabirakoren erasoko erreboteak, falta gehiegi… hala ere markagailuan aldea handiagotu genuen, 55-35.

Azken laurdenak 2 zati izan zituen, lehen 7 minutuetan gure 6-0eko partziala eta ondorengo 3 minutuetan Tabirakoren 0-8koa, partidua 61-43 amaitzeko. Huts ugari laurden honetan, erasoan baloia mugitzeko arazo asko, atzean errebotean 2. aukerak emanez… laurden txarra orokorrean.

34 baloi galdu, eta 12 erasoko errebote, hauetatik 9 azken 2 laurdenetan. Zaindu eta landu beharreko 2 atal.

Partiduko gauzarik negatiboena Naroaren lesioa, ea hurrengo asterako ez bada Donostia Basket-en aurkako partidurako osatzen den. Eiderrek orkatila bihurritu zuen astelehenean eta 2-3 minutu soilik jokatu zituen eta ea aste erdirako berriro %100 ean entrenatzen hasteko moduan den. Positiboie dagokienez Aitziber, Naroa eta Maite aipatu, lehena batik-bat azken partiduetan oso ongi ari baita minutu gehiago irabaziz. Oraindik zer hobetu asko dugu, bai erasoan eta bai defentsan eta ea denboraldia amaitzerako maila on bat lortzen dugun.

Hurrengo astean Corazonistas berriro etxean, aldaketa eskatu baitute, beraien aurka jolastutako 2 partiduak galdu ditugu, ea hirugarrengoan izaten den. Oso garrantzitsua izango da partidu hau, A-1 honetan non egon gaitezkeen jakiteko, eta ea behingoz 2 partidu jarraian dezenteak jokatzen ditugun, BADA GARAIA ETA!!!!!