Sein Neskak ISB 34 – Corazonistas 52

img

Denboraldi honetako irregulartasuna ez da normala.

Aurreko astean lehenengo faseko talderik onenari 18 puntugatik irabazi ondoren, 18-gatik gure mailako talde bati galtzera pasa gara. Ez da aktitude berdina egon, ez intentsitate aldetik eta ez irakurketa aldetik ere. Gogoratu denboraldi osoan zehar bi partidu jarraian irabazteko gai ez garela izan!!!!!


-5, hau izan zen talde osoaren balorazioa, 24 baloi galdu, %23ko portzentaia 2ko jaurtiketetan eta 3 errebote erasoan beraien 14rako. Baina gehien harritzen nauena da taldearen aldaketa astebetean bai defentsan eta bai trantsizioan irteteko abiaduran, edo agian Naroaren egundoko beharra dugu.

2-12, hau izan zen lehen laurdeneko emaitza, 9. minutuan Mariak taldearen lehen saskiratzea. Asko hutsegin genuen erasoan, baina erabaki zuzenak ere alatsu izan ziren, honek saskiratzea asko zailduz. Atzean ez geneukan lehengo asteko txispa hori baina han ibili ginen zerbait oztopatzen, edo nahian, ze gu baino azkarragoak ziren trantsizioetan, gu baino listoagoak bizkarra bilatzen, eta gu baino hobeak defenditzen zeren ez zuten faltarik egin, gure ia falta denak jaurtiketa libre 1 edo 2koak zirenean.

Bigarren laurdenean behintzat 9 puntu sartu genituen, lehen laurdena ikusita ez zegoen gaizki, baina aurreko defentsako arazoei errebotea gehitzen badiozu… 6 errebote erasoan laurden honetan. 11-26.

Hirugarren laurdena irabazi egin genuen behintzat, jaurtiketa libreetatik 7 puntu, hori bai erdiak hutseginda, Aitziber salbatu zen, 6tik 5 sartuaz. Estatikoan arazo asko, baloiaren zirkulazio oso makala eta barrura jokatzeko arazo askorekin beraien defentsa “agresiboaren” ondorioz. Atzean berriz ez geunden, eta atzean ez gaudenean jai dugu. 26-36.

Azken laurdenaren hasieran 8 puntutara jarri ginen baina 18ra amaitu genuen. Nahi baina ezin, presioa apurtzen ziguten, baina 3x2 amaitu beharrean 2x1 edo 1x0 amaitzen zuten, egia da ordurako nekatuta geundela. Ondorioz saskiraketa errazak sartuz ihes egin ziguten.

1x1-eko defentsan oso gaizki, bai baloia pasatzen zuen erasotzailearekin (beti aurrea hartzen zigun) eta bai baloia mugitzen zutenean ere, beti berandu heltzen baikinen eta penetrazioa defenditu beharrean berarengana joaten ginen zuzenean, behin eta berriz ihes eginez saskiratu arte. Azkeneko 2 astetan zehar ari gara baloiarekin mugitu behar dugula esaten eta entrenatzen, lehengo astean iada nahiko lan ona egin genuen, baina berriro atzera egin dugu.

Donostia Basket aste honetan, azkenengoan gure gainetik pasatu ziren, baina literalki, ea Tabirakoren aurkako gogoarekin irteten garen eta gerra apur bat ematen diegun, zeren partidu txar baten ondoren ona tokatzen da ez? Edo 2 txar jarraian jolastu ditzazkegu eta 2 on ez? Behin erakutsi genuen beraiekin lehiatu dezakegula, luzapenean 2 puntugatik galduz, baina gogoratu atzean nolako lana egin behar izan genuen, gogoratu.