Donosti Basket 76 – Sein Neskak ISB 82

img

Bi luzapenen ondoren partidua etxera, 4 talde lehen postuan berdindurik gelditzeko.

Beraien Lerie Susberroren eta gure taldeko Maialen Aldalurren bajekin jolastu zen partida. Oso gaizki hasi genuen partidua, 7-0, atzeko desajuste eta despisteen ondorioz. Hutsarte baten ondoren gauzak hobetu ziren, atzean gauzak hobeto eginez eta erasoan partidu osoan erasotu behar izan genuen 2-3ko zonakako defentsan baloia hobeto mugituz, 5 minututan 2-13ko partziala. Laurdena amaieran galdutako baloien ondorioz 19-16 atzetik.

Bigarren laurdena beste gauza bat izan zen 3.minututik aurrera. 25-19 tik, laurdena 32-37 amaitzera pasatu ginen, atzeko lan ona eta erasora azkarrago irtenez. Jaurtiketa libreetara eraman zituzten 2 “falta” pitatu ez bazituzten 30-37.

Hirugarren laurdena izan zen gure laurdenik onena, galdu genituen baloi kopurua oso handia izan zen arren. Atzean lan bikaina burutu genuen, 15 puntuko abantaila lortzeraino, baina erasoan ez genuen aprobetxatu, laurdena 41-52 amaitu genuen arren aldeak askoz handiagoa izan beharko baitzuen.

3. laurdenean barkatu egin genuen eta ondorioa laugarrenean etorri zen. Saioa Lucas bikain baten eskutik pixkanaka-pixkanaka markagailuan gerturatzen joan ziren 9.minutuan berdinketa lortzerarte. Prezipitazio asko, erabaki okerrak erasoan eta urduritasuna handiagotzen, baloiak galduz 2x2 edo 1x1-etan zerbait ateraaz Donostia Basket. Aipatzekoa gu 5.minuturako bonusean egotea eta beraiek 8.minutuan egin izana laurdeneko lehen falta. Azken minutuan edozeinek irabazteko aukerak izan zituen baina berdinketan amaitu zen. 64-64.

Luzapena oso ongi hasi genuen 2. minutuan 64-71 jarriz, baina berriro gauza bera, baloi galduak erasoan baloia ezin ongi mugitu eta urduritasun asko, baloi galduak bihurtzen zirenak. Azken minutuan puntu bat aurretik jarri ziren, baina Naroak jaurtiketa libre bat gauzatzea lortu zuen. Azken baloia beraiek eta zorionez ez zuten saskiratzea lortu.

2. luzapena ere aurretik hasi genuen, 3 jaurtiketa libre huts egin eta berdinketa 3. minutuan 74-74. Hortik aurrera defentsa onen ondorioz baloia berreskuratu eta Maiteren 6 puntu eta Aitziberren 2 kontraerasoan. Partidua 76-82 amaitzeko.

Aktitude aldetik taldearen denboraldiko partidurik onena. Aktitude hau behar dugu denboraldi guztian gauzak ongi egin nahi baditugu, benetan zerbait egin nahi dugula erakutsiz. Bai defentsan eta erasoan batik-bat lan asko dugu oraindik, ea gauza horietan hobetzen joaten garen eta aktitude hau egun batekoa ez den. Ze horrela bada badakizue…

Hurrengo astean beste partidu garrantzitsu bat etxean Arabaren aurka, gure irregulartasunarentzat beste azterketa bat. Ez du ezertarako balio lehengo asteko garaipenak aste honetan dena berriro zakarrontzira bota behar badugu, eta ez da lehen aldia esaten dudana, enegarrena baizik. Partidu bat soilik irabazi dugu, beste partiden puntu kopuru berdina ematen dutena, beraz aktitude eta garrantzi bera eman behar diogu partidu guztiei sailkapenean zerbait lortu nahi badugu.

Hurrengo astean errekor berria bai Sein Neskak ISB-ek?? (2 partida jarraian irabaztea)