Sein Neskak ISB 52 – Araba 62

img


16-2 irabazten hasten zaren partidu bat nola galdu. 6 minutu, horiexek izan dira kantxan zerbait egin nahi genuela erakutsi dugun minutuak. Hortik aurrera ez defentsarik, ez erasoan bururik erabaki zuzen bat hartzeko… Zonakako defentsan jarri beharra izan dugu, denboraldi guztian zehar behin egin duguna, Durangon markagailuan bikoiztu zigutenean. Anbiziorik gabe jolasten dugu, bai gaur partidua dago, jolastu egin beharko dugu… sentsazio hori dut taldearekin. Eman dezakegunaren laurdenik ez dugu ematen, lehengo astean ilusioak aktitude aldaketa bat ekarri zuen, mantendu beharrean denboraldi osoko konformidade eta pasotismoa itzuli gara.

Erantzule bakarra ni naiz, ematen duenez ezin izan dizuet garaipen gose hori transmititu edo sortu, edo gehiegi eskatu dizuet, gure benetako maila txikiagoa denean.

Partidua oso ongi hasi dugu, zortea ere alde genuen eta horri eskerrak baloiak berreskuratuz gure jokoa eginez 16-2ko partziala sartu diegu. Ondorengo minutuetan gure errotazioa aprobetxatuz eta 1x1-etan euesteko gure kapazidade faltaren ondorioz 16-12 amaitu dugu laurdena.

2. laurdena bide beretik hasi da, 4 minututan 2-11ko partzial bat jasotzeko. Ondoren zonakako defentsan jarri gara beraien 1x1-ak defenditzeko aukera bakarra baitzen. Sarraskia apur-bat gelditu dugu baina atsedenaldian 23-28 atzetik.

Hurrengo laurdenean ez da aldaketa nabarmenik egon, gauzak bere bidetik jarraitzen zuten, baloi asko galduaz erasoan (35 partiduan), eta gehienak 3x2 edo 2x1eko aukeretan. Jaurtiketa libreetan bikain, 2/11tik. 33-41.

Arabako neskek abantaila ongi mantendu dute azken laurdenean, 52-62 amaitzeko.