Viajes Bidasoa 41 – 80 Sein Neskak ISB

img
Sein Neskak ISB

Askoz gehiago izan ginen ia partidu osoan, azken laurden eskas batekin sentsazio txarrak utziz.

Hasieratik garbi gelditu zen bi taldeen artean zegoen diferentzia, berain bi jokalari onenak juniorretan fitxa egin ondoren. Lehen laurdena 12-27ko markagailuarekin amaitu zen, jaurtiketa libreetan 12tik 5 sartuta.

Bigarren laurdenean aldea handiagotzen jarraitu genuen, baina erasoan huts egindako saskiraketa errazek aldea 5 puntu soilik handiagotzea ekarri zuen. Laurden honetan partiduko albiste txarra, Marenek min hartu baitzuen, partidu honetatik eta Igandean irabazi zituzten Series Colegialesetako partiduetatik kanpo utziz. 11-16 laurdena, 23-43 atsedenaldian.

Hirugarren laurdena bide beretik joan zen, baloia berreskuratuz saskiraketa errazak eginez. 6-26, 29-69 laurden amaieran.

Azken laurdena ahaztekoa izan zen, saskiratzearekin soilik pentsatzen genuen eta balantzean inor ez. Gauzak horrela 12-11 galdu genuen laurdena, 41-80 markagailuan.

Guztiek izan zituzten minutu asko eta denek lortu zuten punturen bat, Naroa eta Maite azpimarratuz atal horretan. Hurrengo astean Tabirako kanpoan, oso partidu zaila izango da lehen postuan baitaude partidu bakarra galduta, gure aurka zehazki. Ziur garaipen gosez egongo direla eta partiduan sartuta egon beharko dugu 40 minututan 2 puntuak etxera ekarri nahi baditugu, behin egin bagenuen orain ere egin baitezakegu.