Tabirako Baque 60 – 47 Sein Neskak ISB

img

Ongi hasi eta gaizki amaitu genuen partidua.

Maren eta Maialenen bajak izan genituen liderraren aurka. Bagenekien partidu zaila izango zela eta hala izan zen, minutu askotan behintzat beraien mailatik gertu gaudela erakutsi genuen.

Lehen laurdena gaizki hasi zen guretzat, 2. laguntza berandu iritsi eta Tabirakok saskiratzea lortuz eta falta eginez. Ondorengo 3 minutuetan atzean egindako huts txiki batzuk ez genituen garesti ordaindu eta erasoan Eiderren puntuak eta Maiteren hiruko bati esker 2-8 jarri ginen aurretik. Ondorengo minutuetan partidua berdindu egin zen, 11-16 amaitzeko.

Bigarren laurdenean hainbat faktore batu ziren Tabirakok ihes egiteko baliatu zituenak. Bata gure errotazio falta, kontraerasoan hutsegindako saskiraketa errazak, erasoan hartu zituzten 9 erreboteak eta hiruko marratik sartu zituzten hirukoak. Gauzak horrela 19-8 galdu genuen laurdena lehen laurdenean egin genuen lan ona alferrikako eginez. 30-24.

Hirugarren laurdenean berriro gauzak parekatu ziren, erasoko erreboteak hobeto zainduz eta jaurtiketa libreetan nahiko portzentaia altua eginez, laurdena 13-14 irabaziz. 43-38.

Azken laurdenean 2. laurdenean gertatutako gauza bera gertatu zen, gu nekatuta eta beraien 8 erasoko errobotek partidua erabakita utzi zuten. 60-47.

Erasoko erreboteak eta galdutako baloiak zainduz markagailuan hor egongo ginen, lehen eta 3.laurdenean gertatu zen bezala. Hurrengo astean 2 partida gogor Ibaeta eta Corazonistasen aurka etxetik kanpo eta ea lan on bat egiten dugun.


Eta talde guztiaren partetik animoak Maialeni, berriro laister izango da kantxan!!