Ostiralean: Donosti Basket 59 – Sein Neskak ISB 47 Igandean: Corazonistas 50 – Sein Neskak ISB 54

img

Bi partidu, aktitude aldetik behintzat aurpegia emanez, eta ez da gutxi.

Donostia Basketen aurka 7 jokalarirekin jolastu genuen, Maialen Azpiazu eta Maren gabe, eta Maialen Aldalur ondoezik aurkitzen zenez partidua zail baten aurrean ginen, aurretik ere ala zenean. Maialen Aldalurrek igandean kondizio onetan jokatzeko aukera izan zuen behintzat eta ea aste honetan berriro 10 izaten garen.

DBN-ren aurkako partida beraiek nahi zuten erritmoan hasi zen, baloiak berreskuratuz joku azkarrarekin 1c1, 2c1eko jokaldiekin amaitzen zuten, honi lehen 3 minutuetan sartu zituzten 2 hiruko gehitzen badizkiozu panorama beltza. 21-11 laurdena, lehen 5 minutuetan 13-3.

Bigarren laurdenean atzean egindako lanari esker laurdena 12-8 galdu genuen. Erasoan ideia argirik gabe, saskira begiratu beharrean lagunaren bila galdutako baloien zakua handiagotuz…33-19 atsedenaldian.

3. laurdena ere bide beretik, erasoan ezin genuen ezer onik atera, oso ataskatuta, erabaki txarrak hartuz eta baloia mugitu gabe. 50-32.

Azken laurdena behintat irabazi egin genuen, DBNren errotazioei esker gehien bat. Maiteren laurden ona erasoan 10 punturekin 15etik. 59-47.

Erasoan oso partidu txarra, denboraldiko txaarrenetakoa, baina defentsa egindako lanari esker, Leireren gainean batik-bat, markagailuan ez zen diferentzia oso handirik egon.

Corazonistazen aurka berriz partidua oso ongi hasi zen guretzat markagailu aldetik, baina atzean bai errebotean eta bai intentsitate aldetik ez zen partidu ona izan. Gauzak horrela 7.minutuan 0-13 ginen aurretik, baina laurdena amaitzerako Corazonistasen erreakzioa etorri zen, lehen aipatu ditudan arazo horiek aprobetxatuz laurdena 9-17 amaitzeko.

Bigarren laurdenaren hasieran aldea janez joan ziren 4. minutuan 17-19 jarri arte. Hutsarte baten ondoren 0-6ko partzial bat 25-31 amaituz laurdena.

3. laurdenean aldea mantentzea lortu genuen 4. minuturarte. Hortik aurrera Corazonistasen 2 hiruko eta Burguezaren 2 saskiratzeri esker puntu batera amaitu zuten laurdena, 42-43.

Azken laurdena bi jaurtiketa libre sartuz hasi zuten baina ondorengo 7 minutuetan 0-9ko partzial bati esker eta azken minutuetan burua bere lekuan genuela jolastuz garaipena lortu genuen, 50-54.

Erasoan oso partidu ona, hirukoetan 11/2 eta 2ko jaurtiketetan 33/13 sartu genituela kontuan hartuta ere, baloia oso ongi mugitu genuen, erabaki ia beti onena bilatuz, eta nahiz eta ez saskiratu erasoan egin genuen lanarekin oso gustora gelditu nintzen. Defentsan… agresibitate gutxiegirekin egon ginen, saskiraketa inozo gehiegi… errotazio faltagatik izan zela pentsatu nahi dut.

Aste honetan DBN berriro, ea denak osatzen garen eta gerra pixkat ematen diegun.