Araba 69 – Sein Neskak ISB 66

img

Zerbait jokatzen dugun partidu guztiak galdu ditugu aurten.

Partida oso ongi hasiko zen izan ditugun saski azpiko aukerak sartu bagenitu, 0-10 egon behar genuenean 2-4 soilik gindoazen. Hortik aurrera beraien blokeo eta jarraipena ezin defendituz ihes egin zuten, gure atzeko lana benetan oso txarra eta erasoan beraien 1x1eko defentsa honari esker eta beraien presioa apurtu eta 2x1, 1x1 edo 1x0ko saskireketak hutseginez. 23-17 lehen laurdena. (Puntu geitxo ez? )

2. laurdenean zonakako defentsan jarri ginen baina gauzak bere bidetik jarraitu zuten. Barrutik egundoko mina egin ziguten, ez hitzegiteagatik eta gure 1x1eko defentsa faltagatik. 35-26.

Hirugarren laurdenean markagailuan gerturatzeko asmoz irten ginen baina gure baloi galduek 15-4ko partzial bat jasotzera eraman ginduten (52-30). Hortik aurrera esnatu ginen, erasoan saskiraketa erraz horiek sartuaz, atzean hitzeginez, agresibitate gehiagorekin… alegia gu garenarekin, gure jokoak 40 minutuz izan behar duena izanez laurdena amaitzerako 2-13ko partziala sartu genien. 54-43.

Azken laurdena 9 behera hasi genuen baina sentsazio ezberdinekin. Lehengo lanari jarraituz 9. minuturarte aldea janez joan ginen ,5-22ko partziala sartuz lehen 9 minutuetan, 60-65 aurretik jartzeko. Baina berriro gure mamuak agertu ziren, baloi galduak. Jaurtiketa libreen marratik ere ez genuen asmatu 1 5etik eta honi beraien 2 hiruko gehituaz 69-66 amaieran. Azken minutuak ez genituen ongi jolastu, baina lehen 3 laurdenetan galdu genuen partidua.

Maite Lizarazu partiduko onena 18 puntu, 9 errebote eta 7 baloi berreskuratuz. Denboralida aurrera joan ahala nahiz eta asko kostatu zaion erasoan jokoa askoz hobeto irakurtzen hasi da eta ea bide beretik jarraitzen duen.

Hurrengo astean Araski, Corazonistasi 9 puntugatik soilik galdu dio eta arerio zaila izango da, baina irabazi eta DBN-ek Arabari irabaztea soilik gelditzen zaigu 4ko finala jokatu ahal izateko. Beste behin, enegarrenez denboraldi honetan, geure lana ez dugu egin.