Iraurgi Ikastetxeko neskak ACBko Final Fourra jokatuko dute Malagan

img

Datorren larunbatean, ACBk antolatzen duen “series colegiales” saskibaloi txapelketako final fourra jokatuko da Malagan.

Bertan, Iraurgi ikastetxeko nesken taldea izango da Lagun Aroko dibisioko txapeldun bezala, ipar konferentziko txapelketa irabazi ostean.

Final fourra, larunbatean jokatuko da eta bertan Iraurgikoez gain, Manresako Escola Joviat, Valladolideko San Agustin eta Kanaria
Haundiko Canterburyk hartuko dute parte.

Larunbat goizean finalerdiak jokatuko dira eta Iraurgi ikastetxeko neskak, Kataluniako taldearen aurka jokatuko dute, badirudi talderik gogorrenaren aurka. Finalerdia irabazi ezkero, arratsaldean final nagusia jokatuko dute eta bestela kontsolazioko finala.

Ostiralean abiatuko dira Iraurgikoak Andaluzia aldera, Islandiako sumendiak uzten badu behintzat, ilusioa gainezka dutela eta nahiz eta talderik gazteena izan, aurkariei gauzak oso zail jartzen ahaleginduko dira.