Xabier Osak Lan Mobel ISBn jarraituko du

img

Urola Kostako Hitza

Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldea denboraldi berria prestatzen ari da. Xabier Osa Xabo zarauztar saskibaloi jokalariak fitxa berritu du Iraurgirekin, eta hasi da entrenatzen. Iraurgiko lehen taldean jokatuko du, zortzigarren denboraldia eginez.

Zarauztarrak 25 urte ditu, eta 1,97 metro neurtzen ditu. 2002-2003ko denboralditik ari da Iraurgin jokatzen. Denboraldiaren bigarren aldian gehitu zen Lan Mobel ISB taldera. Baina ondoren urtebeterako Zarautzera joan zen berriro, gero itzultzeko.

Lan Mobel Iraurgirekin bi maila igoera ezagutu ditu Osak: 2004-2005 denboraldian EBA Ligarako igoera, eta 2009-2010ean Zilarrezko LEB mailarako jauzia.