Krafft Atco. Sn.Sn. Anie 56 - Izarraitz Inmobiliaria ISB 49

Partidu estua 38 minututan, azken minutuetan ihes egin ziguna.

Ezin izan genuen denboraldia garaipen batekin hasi, gehien bat oraindik oso berde gaudelako eta errotazio faltagatik. 6 jokalari genituen %100ean, dena eman zuten, eta ez dago aitzakiarik jartzerik taldeari, jarrera aldetik behintzat.

Partidua saskiraketa errezekin hasi zen, bi aldeetan, erritmo altuan, gu atzean erreztasun gehiegi emanez eta kontraerasoan izandako saskiraketa errazak hutseginez. 17-16 lehen laurden amaieran.
Bigarren laurdena antzerakoa izan zen, berdintasuna nagusi, 25-25.

Hirugarren laurdenean defentsan hobetuz 5 puntuko abantaila lortu genuen 2. eta 6. minutuetan baina azken 4 minutu txarren ondorioz 41-39 atzetik amaitu genuen laurdena.

Azken laurdena berriro 2 minutu onekin hasi genuen eta aurretik jartzea lortu genuen. Hortik aurrera berriro partidua berdindu egin zen 9. minutuan 51-48 atzetik ginen, eta hortik aurrera ihes egin zigun partiduak.

Talde osoaren lana azpimarratu, 7(6, Itziarrek 5 bat minutuz lagundu zion taldeari) jokalarirekin soilik jolastuta partidua irabazteko aukerak izan baikenituen. Argi gelditu zen oraindik lan asko dugula egiteko, gauza asko barneratu gabe ditugu, beste hainbat landu gabe… Itsasoren partidua aipatu beharra dago, egundoko partidua egin baitzuen, kontraerasoan irtenez, baloia higoz, erreboteatuz, txapelak jarriz…

Hurrengo hastean etxean Araski, aurrean ibiliko den taldea, ea jendea errekuperatzen hasten den eta partidu on bat egiten dugun 2p-ak lortzeko.

Partzialak: 17-16, 8-9, 16-14, 15-10

Saskiratzaileak: Sara Z (5), Alaia (6), Eider (10), Ainhoa (0), Itziar (0), Maria (11) eta Itsaso (17)