Izarraitz Inmobiliariak ezin irabazi jarraitzen du

img
Arabarren defentsa bikaina izan zen (arg.: A. Osa)

Araski askoz hobea izan zen larunbatean eta jipoia emanda irabazi zien azkoitiarrei (35-73)

Bitik bi galdu ditu Izarraitz Inmobiliariak. Xuban Urangaren neskei gogorra egin zaie denboraldi hasiera eta ezin izan dute euren jokorik onena erakutsi. Larunbatean adibidez, Gasteizko Electro Alavesa Araski askoz gehiago izan zen.Printzipioz, arabarrak goian egoteko taldea daukate eta nagusi izatea aurreikusi liteke, bana horrenbesteko aldearekin ez. Lehen laurdenean bakarrik eman zuen maila etxeko taldeak. Hala ere, galdutako baloiak ugari izan ziren eta horrek eraman zuen kanpotarrak aurretik ibiltzera.
Araskikoek defentsa sendoa erakutsi zuten partidua guztian zehar. Gainera defentsa ezberdinak erabili zituzten, batzuetan presioa eginez, bestetan zonakakoa … eta horrek erasoko bidea ahuldu egin zien etxekoei. Izarraitzeko neskei asko kosta zitzaien uztairako bidea aurkitzea eta gauzak horrela atzean egin beharreko lana itzela beharko luke izan. Momentu batzuetan ondo ibili ziren atzeko lan horretan azkoitiarrak, baina erasoan baloiak galduta, arabarrei kontraerasoak egitea erraztu zieten baita ere. Azkenerako 35 eta 73ko emaitzarekin amaitu zen partidua.
Igande honetan partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Izarraitzekoek Bilbon Loiola Indautxuren aurka. Bizkaitarrek partidu bakarra irabazi dute eta hauei garaituta, sailkapenean pasatzeko aukera egongo litzateke. Gainera, lehen partidua irabazteak morala altxatzeko ere balio du eta horrela barruan duten jokoa ateratzeko aukerak izango dituzte Xuban Urangaren neskek.

PARTZIALAK:
4-10/14-24/6-20/11-14

SASKIRATZAILEAK:
Sara I (10), Maren (0), Alaia (0), Eider (2), Maite L (2), Naroa (3),Sara Z (1), Ainhoa(4), Itziar (0), Itsaso (8), Maria (5)