Epi kristaldegiak ezin irabazi jarraitzen du

img
Argazkia: J. Zurbano

Iker Buenorenek lau partidu jokatu dituzte eta lauetan porrota jaso dute.

Larunbatean aukera ona izan zuten Epi kristaldegikoek ligako lehen garaipena lortzeko, baina erasoan arazo dezente izan zituzten Iker Buenorenek kanpotarren zonakako defentsa hausteko. Lehen laurdenean ihes egin zuen BKL-k (15-23), baina azpeitiarrek jakin zuten bigarren laurdenean ola jokatu, eta atsedenaldirako partidua parekatzea lortu zuten. Hiru puntu azpitik bakarrik Joan ziren (32-35).

Erasoan asmatzen denean ondo, baina asmatu ezean… hirugarren laurdenetik aurrera kamuts ibili ziren etxekoak BKLren zonako defentsaren aurrean eta kontraerasoan kanpotarrek partidua irabazteko puntu nahikoa lortu zituzten. Azkenean 52 eta 63. Garaipena lortzeko hurrengo aukera Arrasaten izango du Epi kristaldegiak asteburu honetan.