Azken laurdeneko lan onari esker Izarraitz Inmobiliaria garaile

img
Maite Lizarazu

Lehen garaipena lortu zuten Bilbon azkoitiarrek Loiola Indautxuri 52 eta 63 irabazita.

Lehen bi partiduak galdu izanak sortzen duen urduritasunagatik edo, Izarraitz Inmobiliariako neskek ez zuten jakin lehian sartzen lehen minutuetan. Intentsitate falta nabaria zen eta erasoan saskiratze errazak hutseginez eta atzera bueltatzeko balantzean gaizki, etxekoek 6 eta 0 aurreratzea erraz xamar lortu zuten. Hutsarte baten ondoren baina, gauzak bere lekuan jartzen jakin zuten azkoitiarrek eta lehen laurdenaren amaierarako sentsazioak desberdinak ziren. Hala ere aldea 5 puntukoa izaten jarraitzen zuen: 16-11.

Bigarren laurdenean defentsako lana oso ona izan zen, eta gutxika-gutxika aldea jaten joan ziren ISBkoak. Erasoan baina, prezipitazioak baloi gehiegi galtzera eraman zituen Xuban Urangarenak eta horregatik atsedenaldira puntu bat goitik bakarrik joatea lortu zuten: 26 eta 27.

Azken laurdenera arte horrela joan zen partidua, baina azken hamar minutuetan erasoan pixka bat gehiago asmatuta, aldea zabaltzea lortu zuen Izarraitz Inmobiliariak eta Loiola Indautxuk arriskatu beharra zeukala ikusita, kontraerasoan min egiten hasi eta 11 puntura aldea zabalduta erabakita utzi zuten partidua azkoitiarrek. Azkenean 52 eta 63.

Saskiratzaileak: 16-11/10-16/13-14/13-22

Naroa (16), Maite (11), Alaia (-), Eider (9), Maialen (-), Sara I (-), Sara Z (2), Ainhoa (-), Itziar (2), Maria (4), Itsaso (17)