Lehen garaipena Decoramikeko neskentzat

52 eta 25 irabazi zioten Hondarribiari gorabeheraz betetako partidu batean

Decoramikeko neskek ez zuten partidua ondo hasi. Urduri eta bere maila emateko gai izan gabe. Borondatea bai, baina ideia gutxi. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala, jokoa aurkitu eta hobetzen hasi ziren ISBkoak. Eiderrek bere gain hartu zuen erasoan jokatzeko ardura eta puntuak batzen hasi zen. Atsedenaldira 6 puntu goitik joan ziren etxekoak: 20 eta 14.

Atsedenalditik bueltan, urduritasunak aldageletan utzita, jokorik onena erakutsi zuen Decoramik-ek. Atzean gogor eta kontraerasoan min eginez, hondarribiarrek ez zuten jakin nola gelditu azpeitiarren jokoa. Aipagarria da laurden honetan Laura Olaizolak egindako lana eta nola talde guztiak bi puntu bakarrik jaso zituen; biak ere jaurtiketa libreetan lortu zituen Hondarribiak.

Partidua erabakita utzi zuten etxekoek laurden honetan eta azken hamar minutuek ez zuten askorako balio izan.

Gauzak hobetzeko badaude ere, taldeak erakutsitako jarrerarekin lehen garaipen honen atzetik beste asko etorriko dira seguruenik. Zorionak neskak!!!

Saskiratzaileak: 11-7, 9-7, 20-2 eta 12-9.

DECORAMIK: A. Olabarria, Maitan (4), Libe (2), Begoña (4), Eider (14), Laura (18), A. Gurrutxaga, Kerejeta, M. Ibarzabal (6), M. Caballero eta Maria (4)