Garaipen Erraza lortu zuen Comercial Zabalak

Mary Ward taldeari 56 eta 6 irabazita galdu gabe jarraitzen dute

Comercial Zabalako neskek garaipenak batzen jarraitzen dute. Igandean partidu erraza izan zuten Mary Ward-en aurka. Hasieratik nagusi izan ziren azpeitiarrak. Nahiz eta huts batzuk egin erritmo azkarra ezarri zuten eta segituan alde handia lortu zuten markagailuan. Defentsan ondo, kontraerasoa barra-barra atera zituzten ISBkoek. Ihintzak bikain gidatu zituen bere taldekideak lan horretan eta hauek puntuak bata bestearen atzetik lortu zituzten.
Bigarren laurdenean ere antzera joan zen partidua, baina kontraerasoei kanpoko jaurtiketak gehitu zitzaien eta erabakita utzi zuten partidua Comercial Zabalakoek. Hortik aurrera jokoaz gozatzeko aukera izan zuten etxekoek.
Hurrengo partidua zailagoa izango da Donostian Easoren aurka jokatu beharko baitute, lidergoa jokoan egongo delarik.

Saskiratzaileak: Agirretxe, Eneritz (12), Ohiane (15),Ihintza (12), Nerea (4), Besga (2), Inge, Loiarte, Naroa (7), Maialen, Ane (4), Izaro.