Comercial Zabalaren aurreneko porrota

Liderren arteko partidua 59 eta 57 amaitu zen Easo Pagoaren alde

Comercial Zabalak denboraldiko lehen partidua galdu zuen asteburu honetan, baina porrot guztiak min puntu bat ematen duten arren, honek esperantzaz bete ditu ISBkoak, Donostiako Selekzioaren aurka irabazteko gai direla erakutsi baitie.

Partidua parez pare joan zen. Lehen laurdena etxekoendako izan bazen, bigarren azpeitiarrentzat. Comercial Zabalakoek defentsan la ona egin zuten, baina erasoan akats batzuk tarteko, etxekoek amaitu zuten aurretik lehen 20 minutuak: 25-24.

Hirugarren laurdena ere bide beretik joan zen: defentsak erasoen gainetik. Baina azken laurdenak ordura arteko gidoia apurtu zuen. Erasoan asmatzen hasi ziren azpeitiarrak baina baita Easokoak ere. Azken uneetan galdutako baloi pare batek eta batez ere jaurtiketa libreetan egondako alde nabarmenak erabaki zuen balantza alde batera joatea bestera joan beharrean. 16 jaurtiketa libre izan zituzten etxekoek laurden honetan eta gainera gehienak barruan sartu zituzten.

Saskiratzaileak: (14 - 8, 11 - 16, 12 - 13, 22 – 20)

COMERCIAL ZABALA: Agirretxe, Eneritz (14), Oihane (26), Ihintza (3), Nerea, Inge (3), Larraitz (4), Loiarte, Maialen (2), Ane, Naroa (4).