Comercial Zabala, berriro ere garaipenaren bidetik

Bera Berari 12 eta 51 irabazi eta gero sentsazio onak berreskuratu dituzte Iraurgikoek

Aurreko astean liderraren aurka galdu eta gero, asteburu honetan berriz ere garaipena lortu dute Comercial Zabalako neskek. Nahiz eta hasierako minutuetan kosta egin zitzaien saskiratzeren bat lortzea, gerora, erraz lortu zuten partidua aurrera ateratzea. 3 eta 0 jarri ziren etxekoak aurretik hiruko baten bitartez, baina hortik eta atsedenaldira arte donostiarrek ez zuten beste saskiratzerik lortu. 0 eta 28ko partziala eginda, neurketa ia erabakita utzi zuten Iraurgikoek.

Lehen zatian partidua erraz eraman zutela ikusita, bigarrenean lasaiago jokatu zuten Comercial Zabalakoek, eta intentsitatea jaisteaz bat, puntu gehiago jaso eta erasoan zailtasun gehiago izan zituzten. Hala ere, azkenerako emaitza sendo batekin amaitu zuten neurketa: 12 eta 51.

Aste honetan Hondarribia Irun hartuko dute Azpeitian Iraurgikoek.

Partzialak: 3-13; 0-15; 4-11; 5-12.

COMERCIAL ZABALA: Agirretxe, Eneritz (15), Oihane (21), Ihintza (2), Nerea (2), Besga, Inge (1), Larraitz (2), Loiarte (2), Naroa (2), Maialen (3), Ane