Ondo jokatuta, garaipen berri bat Decoramik-entzat

img
Argazkia: Iraurgi SB

Partidu ederra jokatu eta gero Larramendi Atco. Sn. Sn.-ri 44 eta 28 irabazi zion

Seguruenik denboraldiko partidurik onena ikusi ahal izan genuen larunbatean Azpeitian. Decoramic-ek eta Larramendik ikuskizun bikaina eskaini zuten. Iraurgikoak bikain ibili ziren. Ideiak garbi erasoan eta defentsan sendo, erreboteak ondo lotuaz eta erritmo bizia jarriz kontraerasotan. Atsedenaldira 26 eta 20ko emaitzarekin iritsi ziren etxekoak aurretik.

Aldageletatik bueltan lanean berdin jarraitu zuten Decoramikekoek. Donostiako neska handien aurrean errebotea ondo itxi zuten eta korrika egiteko abaguneak behin eta berriz aprobetxatu zituzten. Entrenamenduetan landutakoa kantxan bikain erakutsi zuten eta hirugarren laurdenaren amaieran ere oso nagusi ziren Iraurgikoak. Azken laurdenean baina, egindako esfortzu guztiak eragina izan zuen eta nekeak jota amaitu zuten etxekoek. Hala ere, amaieran 44 eta 28koarekin amaituta, oso pozik bukatu zuten guztiek.

Asteburu honetan Mary Ward taldeari egingo diote bisita Decoramikeko neskek.

Partzialak: 9-4; 7-8; 10-8; 18-8

DECORAMIK ISB: Ane, Maitane (13), Libe,Begoña, Eider (10), Laura (10), Alaitz, M. Ibarzabal (4), M. Caballero (2) eta Maria (6)