Jokoa hobetu eta garaipen berri bat Decoramikentzat

img
Argazkia: Iraurgi SB

Mary Ward taldeari 24 eta 64 irabazi zioten Iraurgikoek

Nahiz eta aurreko partiduetan bezala lehen saskiratzea egitea kosta Decoramikek oso partidu ona jokatu zuen Donostian eta garaipen erraza lortu zuen asteburuan.
Laugarren minutuan lortu zuten ISBkoek lehen saskiratzea, baina horrelakoetan gertatzen den moduan, aurrenekoa lortu eta gero beste guztiak atzetik datoz. Saski azpian arazo dezente izan zituzten Decoramikekoek, beti ere, errebotea ondo ixtera behartuta, kontrarioak normalean garaiagoa izaten baitira. Hala ere, lana sendo eginaz eta txispa onarekin erasoan, gutxika-gutxika aldea zabaltzea lortu zuten. Atsedenaldirako 11 eta 26koa zen markagailuan.
Ordura arteko lana ona izan bazen, hirugarren laurdenekoa zer esanik ez. Defentsan bikain, aurrean egindako presioak, joko azkarra egitea ahalbidetu zuen. Baloi pila berreskuratu eta saskiratze errazak lortuta. Laurden honetan lortutako partzialak dena esaten du: 5 eta 23. Eta azken minutuetan gozatzea tokatu zen, aldea oraindik eta gehiago handituz. Azkenean 24 eta 64.
Datorren larunbatean Easo liderraren aurka jokatuko dute Decoramikekoek. Partidu zaila izango da, baina ilusioz gainezka daude Iraurikoak.
Saskiratzaileak: (6–14/11-26/16-49/8-15)

DECORAMIK: Ane O (2), Maitane (11), Libe (2), Begoña (2), Eider (16), Laura (13), Ane G, Alaitz, Miren (8) eta Maria (10),