Decoramik-ek ezin du liderrarekin

img
Argazkia: IraurgiSB

Erasoan ezin asmatu, 12 eta 22 galdu zuen Easo Pagoaren aurka

Emaitzak garbi erakusten du ez zela izan erasoan gozatzeko moduko partidu bat Decoramik eta Easo Pagoaren artekoa. Etxekoak 24 minutu egon ziren puntu bat lortu gabe, eta hala ere, irabazteko aukera txiki batzuk izan zituzten. Defentsako lana bikain egin zuten seinale. Hori bai, jarrera ona izan arren ez baduzu asmatzen…

Partidua arraroa izan zela ez dago zalantzarik, eta horren adibide garbiena lehen laurdenenaren amaieran markagailuak erakusten zuen futboleko emaitza: 0 eta 1. Decoramikekoak puntuak sartzen hasi ahala (24. minututik aurrera) markagailuan gerturatzea lortu zuten. Azken laurdena ere irabazi egin zuten, baina erasoan asmatu ezak ordaindu behar izan zituzten ISBkoek amaieran eta ezin izan zuten nahikoa gerturatu partiduari buelta emateko.

Azkenean 12 eta 22. Hala ere, jarrera horrekin, Decoramikeko neskek edozeini aurre egiteko kapaz direla erakutsi zuten.
Saskiratzaileak: (0-1/0-9/4-6/8-6)

DECORAMIK: Ane O, Maitane (5), Libe, Begoña, Eider (5), Laura (1), Ane G., Kerejeta, Miren (1) eta Maria.