Partidu txarra eta aurkari hobea: porrota

img
Argazkia: Iraurgi SB

Zurt Tabernak 36 eta 82 galdu zuen Caja Vital Kutxa UPVren aurrean

Aurkaria hobea denean gauza denak bikain egin beharra dauzkazu irabazteko aukeraren bat izateko. Zerbaitek gaizki irtenez gero, normalean ez dago zer eginik. Larunbatean Zurt Tabernak ez zuen partidu on bat jokatu eta Caja Vital Kutxa UPVk erraz lortu zuen garaipena. Arabarrek partidu bakarra galdu dute denboraldian zehar, Bera Bera UPV liderraren aurkakoa hain zuzen ere eta hori bost puntugatik galdu dute bakarrik. Horregatik larunbatekoa partidu zaila izango zela jakina zen.

Hasieratik, kanpokoen menpe egon zen partiduaren erritmoa. Bizi jokatu zuten erasoan eta defentsan lana gogo egin zuten. Hori dela eta, Akostaren neskek zailtasun handiak izan zituzten erasoan lan egiterako orduan. Ideia urriak eta jokaldiak amaitzeko arazo franko.

Bigarren laurdenean bakarrik izan ziren lehiatzeko kapaz ISBkoak. Defentsa hobetuta 15 puntu bakarrik jaso zituzten. Atsedenalditik bueltan, puntu gehiago batzeko asmoz erasoan saiatu ziren etxekoek, baina defentsako lana ahaztuta 21 puntu jaso zituzten eta Caja Vital Kutxa UPVk partidua erabakita utzi zuen. Azken minutuetan gainera, gozatzeko aukera izan zuten kanpokoek, etxekoek besoak jaitsita zituztela aprobetxatuz.

Asteburu honetan kanpoan jokatuko du Zurt Tabernak. Ostiralera aurreratu dute berez datorren astean jokatzekoa zen DPI Cambio talde donostiarraren aurkako partidua. Irabazi beharreko neurketa izango da Donostiakoek bi garaipen gehiago izan arren. Bestela, sailkapeneko putzuko taldeak gehiegi gerturatzeko arriskua egongo da.

Saskiratzaileak: (7-20/9-15/13-21/7-26)

ZURT TABERNA ISB: Arregi (16), Dominguez (0), Amubieta (0), Etxeberria (2), Agirre (0), Lizarazu (6), Zabaleta (0), Beristain (0), Gurrutxaga (5), Landa (5), Astigarraga (2).

CAJA VITAL KUTXA UPV: Perez (9), Zurigarin (7), Foz de Olano (4), Conde (5), Pardo (17),Garcia (9), Castaño (10), Gonzalez (3), Agirre (17), Uriarte (1).