Xabier oroz Espainiako 16 urtez azpiko pre-selekzioan sartu da

img
Xabier Oroz Grupo Zaher ISB kamisetarekin (foto: iraurgisb.com)

Espainiako saskibaloi federazioak bere planetan sartzen jarraitzen du azkoitiarra

Espainiako Saskibaloi Federazioak berriz ere sartu du bere deialdian Xabier oroz azkoitiarra. Oraingoan, abenduaren 6tik 8ra, Iscarren, Valladoliden, Espainiako16 urtez azpiko pre-selekzioaren kontzentraziorako.

Bertara 1996an jaiotako 16 jokalari eta 1997an jaiotako 15 joango dira, eta bertatik, abenduaren 9an eta 11n, Iscarreko Nazioarteko Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda aterako da. Gainera 15 eta 16 urtez azpiko selekzio batek Ginebrako Txapelketa jokatuko du abenduaren 26tik 28ra.

Hau da laugarren aldia Espainiako federazioak Xabier oroz deialdian sartzen duela. Iaz Ginebrako Nazioarteko Txapelketa eta Italiako Adiskidetasunaren Torneoa jokatzeko parada izan zuen.

Zorionak eta Zorte On Xabier !!