SDT Araberri 84 - Autoescuela Lagunak ISB 68

img
Andoni Lazkano (argazkia: Iraurgi SB)

Lanik ezean garaipenik ez.

Aldez aurretik bagenekien partida gogorra izango genuela Gasteizen. Gainera, gure taldearentzat oso garrantzitsuak diren 2 jokalararen hutsunea genuen, Urbizu eta Oroz hurrenez hurren.

Gure nahia partidu hau irabazi eta A1-erako sailakapena ia zihurtaturik uztea. Baina horretan gelditu zen gure nahi, nahi hutsean.

Lehenengo laurdenean bakarrik eman genuen dugun mailaren zati bat. Lehenengo laurdenentik aurrera lana egiteari utzi genion. Lehenengo laurdenetik aurrera gure jokoa erabat aldatu ze eta Gasteizko taldeak ez zuen oztopo handiegirik izan gure aldetik.

4. laurdenaren hasieran berriro ere laneko buzoa jantzi eta izan nahi dugun taldearen zertzelada bat eman genuen eta 2 puntura jartzea lortu genuen markagailuan. Baina horixe, zertzeladak bakarrik izan ziren eta lana amaitu gabe utzi genuen.

Sasakiratzaileak:

Julen Odriozola (4), Uria (6), Olano (2), Irulegi (3), Olaizola (0), Aitor (20), Jokin Donazar(3), Unai Amenabar (14), Zabarte (6), Mikel Arrieta (11) eta Beñat Alzibar (2).

Hurrengo partida Abenduaren 17an, larunbata, izango da 11etan Azkoitiko elkargunean, ea itxura hobea ematen dugun.

Zorionak eman baita ere Xabier Orozi Espainiako Selekzioarekin egin duen lan onagatik. Zorionak Xabi!